2015/12/23ko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA 2015-01-01

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 159.000 enpresa ari ziren 2015eko hasieran

Alten %91,5 eta bajen %90,6 hiru langile baino gutxiagokoetan, geruza dinamikoena

2015eko hasieran, Euskal AEn 158.810 enpresa ari ziren, 176.384 establezimendutan (lantegiak, dendak, bulegoak…), Eustaten datuen arabera.

Aurreko urtearen aldean, Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintza sektorean establezimenduak %3,9 gehiago dira; Informazio eta komunikazioetan %3,7; Zerbitzuen beste jardueretan %2,8; Jarduera profesional eta lagungarrietan %1,1. Establezimendu gutxiago: Lehen sektorean (%-7,5); Industrian (%-2,3); Eraikuntzan (%-2,2). Guztirakoan, %0,3 establezimendu gutxiago.

Establezimendu kopurua, jarduera-adar eta urte arteko aldakuntza-portzentajearen arabera. 2015/01/01
Iturria: Eustat. Jarduera ekonomikoen direktorioa

Establezimendurik gehien, Merkataritza, garraio eta ostalaritzak, %38,3; Jarduera profesional eta lagungarriak %16,1; Eraikuntzak %11,9.

Establezimenduen tamainaren araberako banaketa, 2014an, aurreko urtean bezalatsu. Apenas 2.247 establezimenduk -guztirakoaren %1,3k- dauzkaten 50 enplegu edo gehiago; hauen enplegua guztirakoaren %38,9 da. 132.023 establezimendu, ia hiru laurden, ez dira 3 lanpostura heltzen eta enplegu guztiaren %19,3 bakarrik hartzen dute.

Establezimenduen jarduera-adarraren araberako batez besteko tamainaz, enplegu-kontzentraziorik handiena, bai Euskal AEn, bai lurraldeetan, Industria, energia eta saneamenduan da. Euskal AEn establezimenduko batez besteko tamaina 14,1 enplegu da. Araban 17,9; Gipuzkoan 14,0 eta Bizkaian 12,6. Administrazio publiko, hezkuntza eta osasungintzan establezimenduen batez besteko tamaina: 14,6 Araban, 10,2 Bizkaian eta 10,7 Gipuzkoan.

ENPRESAK

Enpresen (establezimenduen jardueraren euskarri, unitate juridiko) %97,7k Euskal AEn dute egoitza; 3.689k estatuaren gainerakoan. 80.321 enpresak, erdia pasatxok, Bizkaian dute egoitza; 53.497k (%33,6k) Gipuzkoan; 21.303k (%13,4k) Araban.

Enpresen batez besteko tamainak lehengoan dirau: 5,3 okupatu enpresako, 4,8 establezimenduko. Nortasun juridikoan, bada alderik. Nortasun juridikoaren titularra pertsona fisikoa denean, 1,4 enplegu, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoetarako batez besteko horiek 11,0 eta 8,9 pertsona dira, enpresako eta establezimenduko.

ENPRESA-DEMOGRAFIA

Errotaziorik handienak: Merkataritza, garraioa eta ostalaritza (alten %31,0, bajen %33,6), Eraikuntza (alta guztien %17,0, baja guztien %19,4), Jarduera profesional eta lagungarriak (alta guztien %18,8 eta baja guztien %16,2); guztira 495 establezimendu gutxiago.

Establezimenduen demografia. Euskal AE. 2015/01/01
Iturria: Eustat. Enpresak sortzearen eta ixtearen estatistika

Pertsona fisikoaren nortasun juridikoarekin sortutako establezimenduetan gertatzen dena azpimarratu behar: alten %66,6 eta bajen %67,5.

Pertsona fisiko diren establezimenduetan dugu enplegatuen alten %43,1 eta bajen %38,7. Sozietate mugatuetan alten %30,1 eta bajen %32,4.

Establezimenduen tamainaren arabera, geruzarik dinamikoena 2 enplegu edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berak bakarrik alta guztien %91,5 eta baja guztien %90,6 hartu ditu.

Establezimendu handien (50 langile edo gehiagokoen) geruzan alten %0,1 eta bajen %0,2, besterik ez. Aldiz, enplegatuen alta guztien %8,5 eta bajen %13,3.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko Prentsa-oharrak Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 159.000 enpresa ari ziren 2015eko hasieran

Eragiketa : 
Jarduera ekonomikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
200163
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2015/12/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013093_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali