2016/02/05eko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2015eko abendua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %3,1 gehitu zen 2015eko abenduan

2015ean %3,5eko hazkunde metatua dugu, 2014an baino ehuneko bi puntu pasa gehiago

Eustatek landutako datuen arabera, 2015eko abenduan, lan egutegiko termino homogeneoetan %3,1 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2014ko hil beraren aldean.

Urtaroen eragina zuzenduta, aldaketarik ez (%0,0) 2015eko azaroarekin alderatuta.

2015eko abenduko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, zeinu bereko aldakuntzak izan ditu sektore handietan. Energia %10,2 gehitu zen; Bitarteko ondasunak %3,6, Ekipo ondasunak %1,9. Kontsumo-ondasunak %2,0 gehitu ziren guztira; iraunkorrak %5,3, ez-iraunkorrak %0,9.

2015eko abenduan azaroaren aldean, Ekipo ondasunetan %-3,6. Energia %4,9 gehitu, Bitarteko ondasunak %0,7, Kontsumo-ondasunak %0,2: iraunkorretan %2,4, ez-iraunkorretan %-0,6.

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko abenduan, urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna, %11,8; Zurgintza, paper eta arte grafikoak %7,3, Garraio materiala %6,1. Jaitsierak urte artean: Material eta ekipo elektrikoa, %-6,2; Makineria eta ekipoa %-2,6.

1. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea.  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Abenduko Industri Produkzioaren Indizearen urte artekoa positiboa izan da Araban (%7,4), Bizkaian (%3) eta Gipuzkoan (%1). Hil artekoa, 2015eko azaroaren aldean: Bizkaian %0,7; Araban %0,5; Gipuzkoan, %-1.

Industriaren 2015eko balantzea

Euskal Aeko Industri Produkzioaren Indizearen balantzean %3,5eko hazkundea 2015ean. 2014an %1,4; 2013an %-3,2; 2012an %-5,9.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera: Ekipo-ondasunak %7,4 gehitu; Kontsumo-ondasunak %5,1, iraunkorrak %17,2, ez-iraunkorrak %1,1. Energia %1,4, Bitarteko ondasunak %1,3.

Hiru lurralde historikoetan gehikuntzak 2015ean: Bizkaian %4,8; Gipuzkoan %3,5; Araban %1,2.

2. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea. Hazkunde-tasak. Behin-behineko datuak. 2015eko abendua				
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %3,1 gehitu zen 2015eko abenduan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2016/02/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013145_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali