2016/02/11ko prentsa-oharra
Turismoaren ekarpena 2014an Euskal AEko ekonomiara, %5,9
Turismo hartzailea aurreneko aldiz turismo-gastu osoaren %50en gainetik
2014an Euskal AEn egindako turismo-gastua, 3.922 milioi, BPGren %5,9, Eustaten datuen arabera; 2013an baino hamarren bat gehiago.
2010etik bost hamarrenez gehitu da turismoaren ekarpena Euskal AEko ekonomiara; goia, 2014an. Turismo hartzaileagatik da gehikuntza ia bere osotasunean; alegia, Euskal AEn estatuko pertsonek edo atzerritarrek egindako gastuagatik. Handituz joan da gastuaren osotasunean, 2014an %50,5era iritsiz; aurreneko aldiz handiagoa izan da gastuaren beste osagaiak baino. 2010etik 2014ra, turismo hartzailearen ekarpena ehuneko 3,2 puntuz gehitu da.
Euskal AEn bizi diren turista eta txangolariek, enpresek eta euskal administrazio publikoek eginiko gastu turistikoa – “Gastu turistikoaren beste osagaiak” - %49,5 da, 2010etik aurrera pisua galduz urtero.
Gastu turistikoan azpimarragarria da txangolariek egina D bidaiariak ez du gaua etxetik kanpo egiten), bai Euskal AEko egoiliarrena, bai Estatuko gainerakotik eta atzerritik etorritakoek egina; atzerritarrena bereziki garrantzitsua da Gipuzkoan, Frantzia bertan izanik.
Euskal AEn saldo turistikoa negatiboa da historikoki; hobera egin du (326 milioitan) 2010-2014an
Euskal AEn azpimarragarria da kanporako turismoaren garrantzia (euskal hiritarren erkidegotik kanporako bidaia eta txangoak), hartzailearen (erkidegoan bizi ez direnen bidaia eta txangoak Euskadin zehar) aldean; horrek 2.172 milioiko defizita ekarri du 2014an, BPGren %3,2. 2010-2014 bitartean saldoa gutxitu egin da turismo hartzailearen goranzko dinamismoagatik.
Hiru lurraldeetan hazi da turismoaren garrantzi ekonomikoa 2014an
Bizkaian gastu osoaren %43,9 egin zen 2014an; Gipuzkoan %41,7; Araban %14,4. 2013.aren aldean, Gipuzkoan %4,0ko gehikuntza; Bizkaian %2,6; Araban %2,2.
Gipuzkoan izan dugu -batez ere Donostian eta kostaldean- turismo-tradizio sendoena, baina urterik urte Bizkaiak gero eta protagonismo handiagoa hartu du, gastuan igartzen delarik.
Gipuzkoan du oraindik ere turismoak pisurik handiena ekonomian, beste bi lurraldeen protagonismoa goranzkoa izan arren. 2014an, gastu turistikoa BPGren %7,4 izan zen Gipuzkoan (historiako gorena); Bizkaian %5,1 (baita ere); Araban %5,2.
Informazio gehiago.
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Turismoaren kontu satelitea/prentsa ohar gehiago
Turismoaren kontu satelitea/datu bankua