2016/02/23ko prentsa-oharra

EMIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA Berrikusitako serieak 2000-2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2000-2014an superabita migrazio-saldoan Euskal AEn, 107.300 pertsona

Atzerriko immigrazioak %43,3, harako emigrazioak %32

Eustaten datuen arabera, 2000-2014 bitartean 534.908 etorkin etorri zitzaizkigun eta 427.608 pertsona joan; migrazio-saldo positiboa, 107.300.

Serieko hamalau urteetako immigrazioetan, denetik: 2000an 22.286; 2014an 35.491; goia 2007an, 46.729. Emigrazioek goranzko joera iraunkorragoa izan dute. Aldiaren hasieran 18.846, 2013an 35.943; 2014an behera, 31.889.

Atzerriko etorkinak denen %43,3; muturrak 2000ko %33,6 eta 2006ko %56,8; azken hiru urteetan egonkor, %35 inguru.

Atzerriratutako joale proportzioa %32 aldi osoan. Proportzioak askoz ere heterogeneoagoak: 2000n emigrazioen %3,5 bakarrik; 2012 eta 2013an ia %50.

Hamabost urteetako aldian, Arabaren pisua kanpo migrazio saldoan ia %25 izan da; erkidegoko biztanleen %14 dira arabarrak. 2000n eta 2009an, Arabaren pisua saldo positiboan %40ren gainetik.

Bizkaiak kanpo migrazio saldoan %42ko pisua izan du aldian (biztanleen %53); minimoa 2000n, %21. Gipuzkoaren pisua %33,7; erkidegoko biztanleen proportziotik —%32,5- askoz gertuago.

Aldiko azken hiru urteetan migrazioak alderraiak izan dira. Bi urtetan saldo negatiboak (2012an -227; 2013an -1.956). 2012an Araban -1707 biztanle izan genuen, 1995etik aurreneko aldiz; Bizkaian -601. 2013an Bizkaian -3.040; Araban +41. 2014an hiru lurraldeetan kanpo migrazio saldo positiboak; Bizkaikoa guztiaren %9,6 bakarrik.

graf0013250_01_e.png

Ohar metodologikoa

Migrazio-Mugimenduen Estatistikako 2000-2014 serieak birzenbatetsi dira, batik bat errolda informaziotik.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko emigrazio-mugimenduen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko emigrazio-mugimenduen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2000-2014an superabita migrazio-saldoan Euskal AEn, 107.300 pertsona

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2016/02/23
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013250_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali