2016/03/07ko prentsa-oharra
2015eko hirugarren hiruhilekoan 2.431 ezkontza izan genituen Euskal AEn, urtebete lehenago baino %2,4 gutxiago
Ezkontza zibilak, %71,5; aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 2,2 puntu gehiago
Eustaten datuen arabera, 2015eko uztail, abuztu eta irailean guztira 2.431 ezkontza izan genituen Euskal AEn; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %2,4 gutxiago. 410 bikote Araban biziko dira, Gipuzkoan 786 eta Bizkaian 1.174. 61 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.
2015eko hirugarren hiruhilekoan ezkontzen %71,5, zibilak, 2014ko aldi berean baino ehuneko 2,2 puntu gehiago. Proportzio hori 2015eko bigarrenekoa (%82,7) baino txikiagoa da.
Senarren %88k eta emazteen %77k 30 urte edo gehiago
Senarren arteko %87,9k 30 urte edo gehiago; emazteen arteko %76,7k. Aurreko urteko aldi beraren aldean, proportzioa bi sexuentzat handitu da. 2014an gizonen %85,8 eta emakumeen %71,7.
2015eko hirugarren hiruhileko 2.431 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.369 gizon eta 2.378 emakume ezkondu ziren. 2.150 senarrentzat (%90,8), lehen ezkontza; 13 alargun eta 206 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonen horixe: emakume ezkongabeak, 2.160 (%90,8); alargunak, 8; dibortziatuak, 210.
Emakume ezkonberrien %8,5, atzerritarrak
2015eko udan zeharreko ezkontzetan, gizonen %5,6 eta emakumeen %8,5 ez ziren espainiarrak.
Ezkontzarik gehien (1.053) uztailean; ondoren (966), irailean. Aurrekoetan bezala, ezkontzarik gutxiendun (412) udako hila, abuztua; aurreko urteko hil beraren aldean %7,4 gutxiago.
Sexu bereko pertsonen artean, 34 ezkontza; urtebete lehenago eta hiruhileko berean 38.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua