2016/03/04ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %5,9 gehitu zen 2016ko urtarrilean
Aurreko hilaren aldean %0,7 gehitu
Eustaten datuen arabera, 2016ko urtarrilean %5,9 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko hil beraren aldean. Urtaroen eragina zuzenduta, %0,7 gehitu, 2015eko abenduarekin alderatuta.
2016ko urtarrilean, 2015ekoaren aldean: Ekipo-ondasunetan %19,9ko hazkundea; Bitarteko ondasunetan %4,5, Kontsumokoetan %6,4. Azken hauen barruan, Iraunkorretan %12,7, Ez-iraunkorretan %4,0. Energiaren indizea %10,4 jaitsi.
2015eko abenduaren aldean, 2016ko urtarrileko hil artekoan zeinu ezberdinak industri sektore handietan. Ekipo-ondasunak %6,1 gehitu; Kontsumo-ondasunak %3,7. Azken hauen barruan, iraunkorrak %3,5 gehitu, ez-iraunkorrak %3,8. Bitarteko ondasunak %0,5 jaitsi, Energia %7,2.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2016ko urtarrilean, urte artean: Garraio materialean %28,5; Makineria eta ekipoan %17,5; Zurgintza, paper eta arte grafikoetan %13,2.
Jaitsierarik handienak urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %11,0; Material eta ekipo elektrikoa %1,3.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen urtarrileko urte artekoa, positiboa hiruretan: Araban %15,4, Gipuzkoan %6,6, Bizkaian %0,8. Hil artean, 2015eko abenduaren aldean: Bizkaian %-0,9, Araban %+4,0, Gipuzkoan %+0,5.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua