Prentsa-oharra, 2016/02/29
Euskal AEko eraikuntza-kostuak % 1,1 garestitu ziren 2016ko urtarrilean, aurreko hilarekin alderatuta
Iazko urtarrilarekin konparatuta, eraikuntza-kostuak % 1,0 garestitu dira
Euskal AEko eraikuntzako costuen indizea % 1,1 handitu zen 2016ko urtarrilean, aurreko hilarekin alderatuta. Bestalde, hil horretako urtez urteko tasa % 1,0 handitu zen, EUSTATEK emandako datuen arabera.
Aurreko hilekoaren aldean, % 1,0 handitu zen lan-eskuaren kostua, eta lehengaien kostuak % 1,1 handitu ziren.
Azpisektoreka, etxegintzak eta obra zibilak bilakaera desberdina izan dute urtarrilean lehengaien kostuei dagokienez aurreko hilarekin alderatuta; izan ere, eraikuntzako lehengaiak % 1,3 handitu dira eta obra zibilekoak, berriz, % 0,3 txikitu. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaera ere desberdina izan da. Etxegintzako lehengaien kostuak % 1,3 handitu dira eta obra zibilekoak, aldiz, % 1,5 txikitu.
Sektoreak kontsumitu dituen lehengaietako batzuen urte arteko prezioak garestitu egin dira, 2015eko urtarrilekoekin alderatuz. Nabarmentzekoak dira metalarena ez den industriakoak (% 4,1 handiagoak), zuraren industriakoak (% 3,4 handiagoak) eta metalezkoak ez diren mineralenak (% 2,5 handiagoak). Aldiz, beste sektore batzuetako lehengaien prezioak txikitu egin dira azken hamabi hilabeteetan. Aipatzekoak dira petrolioaren finketaren sektorekoak (% 21,3 txikiagoak), metalurgiarenak (% 8,0 txikiagoak) eta material elektronikoarenak (% 0,9 txikiagoak).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)