2016/03/16ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza sektorea %1,1 murriztu zen 2015eko laugarren hiruhilekoan
Etxegintza %1,4 gehitu da 2015 osoan, zazpi urtez tasa negatiboak izan ondoren
Eustaten datuen arabera, 2015eko laugarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %1,1 nominala murriztu zen Euskal AEko Eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2015eko laugarren hiruhilekoan Eraikuntza %0,2 murriztu zen, hirugarrenaren aldean.
Eraikuntzaren jaitsiera Obra Zibilari zor izan zitzaion, urte arteko %12,9ko jaitsiera; Etxegintzan, %1,3ko gehikuntza.
Hiruhilekoen artean, 2015eko laugarreneko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Etxegintzan %-1,1; Obra Zibilak %5,3ko gehikuntza.
Eraikuntzako enplegua %0,7 jaitsi zen 2015eko laugarren hiruhilekoan hirugarrenaren aldean.
Urteko balantzea.
2015 osoan, Eraikuntzaren koiunturaren indizea %0,4 murriztu da aurreko urtearen aldean, baina bi azpisektoreek oso bestela jokatu zuten: Etxegintza %1,4 gehitu, tasa negatiboak zazpi urtez izan ondoren; Obra Zibilean %-9,8 2014koaren aldean (2014an %+7,1).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); datu-bankua