2016/03/17ko prentsa-oharra
Biztanleko hezkuntza-gastua 1.548 euro 2014an Euskal AEn
Gastua guztira 3.363 milioi, BPGren %5,0
Euskal AEn biztanleko hezkuntza-gastua 1.548 euro 2014an, bi urte lehenago baino %0,9 gehiago, Eustaten datuen arabera. BPGren %5,0; 2012an bezalaxe.
Hezkuntza-gastua guztira 3.363 milioi 2014an, bi urte lehenago baino %0,6 gehiago Gastu horretatik, 3.230 milioi (%96) gastu korrontea; 133 (%4) inbertsioa. 2012koaren aldean, korrontean %+2,4; inbertsioan %-30,0.
Hezkuntzaren Kontuak hezkuntza jarduera guztietako gastua jasotzen du, bai arautuena, bai arautu gabekoena; bai hezkuntza zentroetakoa, bai bestelako zentro edo enpresetakoa.
2012ko datuak azterturik —hortxe ditugu datu desagregatuenak- ikusten da hezkuntza gastuaren %79,5 finantzaketa publikotik datorrela eta %20,5 pribatutik.
Funtzioen arabera, hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuak gastu guztiaren %82,9; jarduera osagarriak (garraioa, jantokia, egoitza…) %8,2 (273 milioi). Gastu korrontearen beste sailak: liburuak eta eskola materiala (%1,4); hezkuntza sistemaren administrazio orokorra (%1,0); ikerkuntza eta berrikuntza (%0,8). Kapital eraketa gordina guztiaren %5,7.
2012ko gastua ikasleko Euskal AEn, hezkuntza instituzioetan, lehen mailatik hirugarrenera, 10.907 ($) PPA. Azpitik, Espainia 9.040, ELGE 10.220, EB 10.361, Frantzia (10.450); gainetik, Alemania (11.363), Finlandia (11.030). Lehen mailan, bigarrenean eta bigarrenaren ondokoan 9. 862 ($) PPA ikasleko Euskal AEn; hirugarrenean 15. 386 ($) PPA. Etapa guztietan gastua Espainiako, ELGEko eta EBko batez bestekoaren gainetik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko hezkuntzaren kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko hezkuntzaren kontua-datu bankua