2016/04/27ko prentsa-oharra
Euskal AEko BPGk urte arteko %3,2ko hazkundea 2016ko lehen hiruhilekoan
Hiruhileko arteko aldaketa-tasa, %0,8, biziagotuz
Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG) %3,2ko hazkundea izan du 2016ko lehen hiruhilekoan urte artean, urtaro- eta egutegi-eraginik gabe, Eustaten aurrerapen-datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea ehuneko hamarren bat handiagoa da.
Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,8ko hazkundea, 2015eko laugarren hiruhilekoan baino hamarren bat gainetik.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2016ko lehen hiruhileko urte arteko hazkundea izan da zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako eta industrian hazkunde-erritmoa bizkortu delako.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %1,9 gehitu da 2016ko lehen honetan, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat gutxiago. Hiruhileko artean %0,3ko hazkundea.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo hiruhileroko kontuak. Aurrerapena. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo hiruhileroko kontuak. Aurrerapena. Datu-bankua