2016/03/21eko prentsa-oharra
Euskal Aeko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %19,1 gehitu ziren 2016ko otsailean
Atzerritarren sarrerak %28 pasa gehitu
2016ko otsailean, 162.340 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 26.067 gehiago, %19,1eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %27,6 gehitu ziren Gipuzkoan, %15,8 Bizkaian, %9,7 Araban.
Gaualdiak, 2016ko otsailean, 286.211, aurreko urtekoan baino 49.408, %20,9, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %26,9, Bizkaian %17,7, Araban %17,2.
Estatuko bidaiariak %15,8 gehitu ziren aurreko urteko otsailaren aldean; atzerrikoak %28,3. Araban estatukoak %6,0 gehitu, atzerritarrak %27,6. Bizkaian estatukoak %13,5 gehitu, atzerritarrak %21,8. Gipuzkoan estatukoak %23,7 gehitu, atzerritarrak %36,7.
Batez besteko egonaldia otsailean 1,76 egun, 2015ekoan 1,74 zelarik. Araban lehengo urteko 1,75 egunetik aurtengo 1,87ra luzatu; Bizkaian 1,75etik 1,78ra luzatu; Gipuzkoan 1,72tik 1,71ra laburtu.
Plazakako betetze-maila ehuneko bost puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2015eko otsaileko %32,0tik aurtengo %37,0ra. Araban ehuneko 3,9 puntuz gehitu da, 2015eko otsaileko %27,9tik aurtengo %31,8ra. Bizkaian ehuneko 3,4 puntuz gehitu, 2015eko otsaileko %34,0tik aurtengo %37,4ra. Gipuzkoan ehuneko 7,5 puntuz gehitu, 2015eko otsaileko %31,4tik aurtengo %38,9ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko sei puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %49,2ra. Araban ehuneko 7,1 puntuz gehitu, %44,6ra; Bizkaian 4,7z, %51,6ra; Gipuzkoan 7,0z, %48,1era.
Hotel-okupaziorik handienak otsailean Bilbon (%43,1), Donostian (%42,2), Gipuzkoako kostaldean (%41,0).
Asteko eguna aintzat, 2016ko otsailean, Euskal AE osoan, okupaziorik handiena (%50,8) aste-bukaeretan; %31,7 lanegunetan.
Landa-ostatuetako sarrerak %46,3 gehitu eta gaualdiak %37,7 2016ko otsailean
Euskal AEko landa-ostatuetan 5.915 bidaiari-sarrera erregistratu ziren otsailean, aurreko urteko hil beraren aldean %46,3 gehiago. Araban %54,7ko gehikuntza, Bizkaian %55,1, Gipuzkoan %40,7. 367 atzerritar sarrera, %+79,9 aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %6,2. Estatuko bidaiarien sarrerak %44,5 gehitu.
Euskal AEko landa-establezimenduetan otsailean 12.294 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %+37,7. Araban %56,6ko gehikuntza, Bizkaian %37,6; Gipuzkoan %32,7.
Plazakako betetze-maila, %11,7, ehuneko 2,6 puntu gehiago 2015eko otsailean baino. Araban ehuneko 2,4 puntu gehiago, betetze-maila %9,5. Bizkaian betetze-maila %8,6, ehuneko 2,2 puntu gehiago 2015eko otsailaren aldean; Gipuzkoan 3,0 puntu gehiago, %14,6.
Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2015eko otsailaren aldean: duela urtebete 2,21 egun; aurtengoan 2,08.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua