2016/04/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %5,1 gehitu zen 2016ko otsailean
Industri Produkzioaren Indizeak %5,6ko gehikuntza izan du 2016ko lehen bi hiletan
Eustaten datuen arabera, 2016ko otsailean %5,1 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko hil beraren aldean. Industri Produkzioaren Indizeak %5,6ko gehikuntza izan du 2016ko lehen bi hiletan.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,5 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2016ko urtarrilaren aldean.
2016ko otsailean, 2015ekoaren aldean: Ekipo ondasunetan %14,2ko hazkundea, Energian %2,8, Bitarteko ondasunetan %2,6. Kontsumo-ondasunak %0,9 gutxitu guztira; iraunkorrak %-2,7, ez-iraunkorrak %-0,2.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2016ko otsailean, urte artean: Garraio materialean %18,5; Makineria eta ekipoan %10,2; Zurgintza, paper eta arte grafikoetan %9,6. Metalurgia eta metalezko produktuetan %3,4ko gehikuntza; azpisektoreetan denetik, nabarmentzekoa Siderurgia (%-15).
Jaitsierarik handienak urte artean: Material eta ekipo elektrikoa %-4,3; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %-4,1.
Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen otsaileko urte artekoa, positiboa hiruretan: Araban %7,6; Bizkaian %4,9; Gipuzkoan %3,8. Hil artean, 2016ko urtarrilaren aldean: Araban %-2,5, Bizkaian %-0,7, Gipuzkoan %+1,0.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua