2016/03/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,5 jaitsi ziren 2016ko otsailean aurreko hilaren aldean
2015eko otsailaren aldean kostuak lehengoan (%0,0)
2016ko otsailean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,5 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa lehengoan (%0,0), EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak %0,7 gutxitu dira.
Otsailean Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera lehengaien kostuan. Etxegintzan %0,7ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, Obra Zibilarenean %0,6koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran zeinu ezberdinak. Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,2 gehitu, Obra zibilarenak %3,3 jaitsi.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien artean urte artean (2016ko otsaila 2015ekoaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Zurgintza (%1,9), Material elektrikoa (%1,9), Ez metalezko industria (%1,5). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio-fintzea (%-28,0), Metalurgia (%-9,0), Energia elektrikoa eta gasa (%-1,5).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)