2016/05/05eko prentsa-oharra

INDUSTRI PRODUKZIOAREN INDIZEA (IPI) 2016KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-jarduera %4,0 gehitu zen 2016ko martxoan

Industri Produkzioaren Indizeak %5,1eko gehikuntza izan du 2016ko lehen hiruhilekoan

Eustaten datuen arabera, 2016ko martxoan %4,0 gehitu zen Euskal AEko industria-produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko hil beraren aldean. Industri Produkzioaren Indizeak %5,1eko gehikuntza izan du 2016ko lehen hiru hiletan.

Urtaroen eragina zuzenduta, %0,2 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2016ko otsailaren aldean.

2016ko martxoko indizearen bilakaeran, 2015ekoaren aldean, hazkundeak industriaren sektore handietan. Energia %11,9, Ekipo-ondasunak %6,0, Bitarteko ondasunak %2,7. Kontsumo-ondasunak %1,5 gehitu guztira; iraunkorrak %2,8, ez-iraunkorrak %1,0.

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreetan, hazkundeak zortzietatik zazpitan, 2016ko martxoan, urte artean. Nabarmentzekoa Garraio materiala, %17,7ko hazkundea. Beste hazkundeak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%8,3); Kautxu eta plastikoa (%4,1), Elikagai industriak, edariak eta tabakoa (%3,6), Zura, papera eta arte grafikoak (%3,6). Metalurgia eta metalezko produktuetan %1,6ko gehikuntza; azpisektoreetan, nabarmentzekoa Siderurgia (%-19 inguru).

Jaitsiera bakarra sektore handietan: Material eta Ekipo elektrikoa, %-4,4.

1. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea.  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen martxoko urte artekoa, positiboa hiruretan: Araban %14,8; Bizkaian %1,3; Gipuzkoan %1,2.

Hil artean, 2016ko otsailaren aldean: Araban %+2,9, Bizkaian %+0,8, Gipuzkoan %-1,8.

2. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea. Hazkunde-tasak. Behin-behineko datuak. 2016ko Martxoa				
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-jarduera %4,0 gehitu zen 2016ko martxoan

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2016/05/05
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/05
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013386_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali