2016/03/11ko prentsa-oharra
Jaiotzak %2,6 urritu ziren 2015eko hirugarren hiruhilekoan
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %41
2015eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.833 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %2,6 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Bizkaian 2.391 haur jaio ziren, %-3,9; Araban 828, %-2,4; Gipuzkoan 1.614, %-0,7.
Amen 10etik 8k 30 urte baino gehiago
Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi, erditzeen %36,9. Ondotik, hurrengo goragoko taldea, 35-39 urte artekoa (%35,6); 25-29koa, %13,9. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez behera amatzen direnak %5; 39z gorakoenean %8,6.
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztien %41,4; aurreko urteko aldi berean %40. Amen batez besteko adina, 33,4 urte. Ama ezkonduen artean, 33,9 urte; ezkongabekoena 32,6, dibortziatuena %35,6 eta alargunena (4 emakume) 37 hiruhileko horretan.
Ama atzerritarrek espainiarrek baino 3,4 urte gutxiago
2015eko uztail, abuztu eta irailean Euskal AEn amatutakoen arteko %20,6 atzerritarrak ziren. Ehuneko horren gainetik, Araba, %27,3; Gipuzkoan %20,4; Bizkaian %18,3.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 30,7 urte batez beste; espainiarrena, 34,1.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2015eko udan, erdiak baino gehiago, 2.577, lehen haurrak; 1.761 (%36,4) aurretik beste bat bazen familietara etorri; hirugarren eta ondorengoak %10,2.
Aurreneko haurra izandako emakume kopurua %3,7 jaitsi da aurreko 2014ko hiruhileko beraren aldean; bigarrenarena %-3,9; ondorengo seme-alabena %8,8 gehitu.