2016/05/23ko prentsa-oharra
2015eko laugarren hiruhilekoan 1.550 ezkontza izan ziren Euskal AEn, aurreko urtean baino %8 gehiago
2015ean, Euskal AEn bizi zirenen ezkontza kopurua egonkor
Eustaten datuen arabera, urri, azaro eta abenduan guztira 1.550 ezkontza izan genituen Euskal AEn; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean %8 gehiago. Araban 228 ezkontza, Gipuzkoan 526, Bizkaian 759. Euskal AEtik kanpo biziko direnen kasuan, 37.
Ezkontza zibilak: 2014ko %82,9tik 2015eko laugarren hiruhileko %83ra, lehengoan. Urteko azken hiletan udan baino ezkontza zibil gehiago izaten da; udan kanonikoak %28,9.
Bizilekua Euskal AEn duten 1.500 gizonezko eta 1.508 emakumezko ezkondu ziren. 1.299 senarrentzat (%86,6), lehen ezkontza; 17 alargun eta 184 dibortziatu berriro ezkondu. Lehenengo aldiz ezkondutako emakumeen portzentajea (%86,3) antzekoa, kopurua ere bai: 1.301; alargunak 9 eta dibortziatuak 198.
Ezkontide atzerritarren ehunekoa jaitsi egin da
2015eko 4. hiruhilekoan senarren %9,1 eta emazteen %14 atzerritarrak ziren. 2014ko laugarrenean, senarren %10 eta emazteen %14,7; azpitik oraingoan.
Sexu bereko pertsonen artean, 36 ezkontza; urtebete lehenago, 37.
Ezkontideen adinaren arabera banatuz gero, 2015eko laugarren hiruhilekoan senarren arteko %91,2k 30 urtetik gora zituzten; emazteen %83,3k. Proportzio horiek altuagoak dira aurreko urteko hiruhileko berekoak baino: Gizonen %88,3, emakumeen %80,9.
Aurrera doa, beraz, ezkontzeko adina atzeratzeko joera; 2015ean senarren %89,4 eta emazteen %80,2 30 urterekin edo gehiagorekin ezkondu ziren; 2014an %87,6 eta %76,4.
2015eko behin-behinekoan eta aurreko urtearen aldean Euskal AEn bizi direnen arteko ezkontza-kopurua %0,2 gutxitu da; ezkontza zibilak ehuneko 2,3 puntuz gehitu ziren 2014koen aldean, guztien %79,8.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua