2016/05/31ko prentsa-oharra

LANA, FAMILIA ETA NORBERAREN BIZITZA BATERATZEARI BURUZKO INKESTA (2015)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Biztanle okupatuen heren batek dio oso zaila dela lana, seme-alabekikoa eta mendekoekikoa bateratzea.

Biztanle okupatuen heren batek irteteko ordutegi malgua du

Euskal AEko pertsona okupatuen %32k dio oso zaila dela lana eta mendekoekikoa bateratzea; berdin (%31,2) adin txikikoekikoaz, Eustaten arabera. Okupatuen %4,4k dio lana eta jarduera pertsonalak bateratzea oso zaila dela.

Lanaz eta seme-alabekikoaz ari garela, gizonen %72,7k dio zail samarra edo oso zaila dela bateratzea, eta emakumeen %62,8k; bada alderik.

Etxetik kanpo lanean ari diren emakumeek 4,5 ordu ematen dituzte egunean 15 urte baino gutxiagoko seme-alabak zaintzen, gizonek 2,9. Mendeko pertsonak zaintzen gizonek 1,5 ordu egunean eta emakumeek 2,1; aldea, txikiagoa.

Emakume okupatuen erdiak 5 ordu edo gehiago pasatzen ditu egunero seme-alabak zaintzen. %14,7k denbora horixe ematen dute mendekoak zaintzen. Gizon okupatuen erdiak 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu seme-alabak zaintzen.

2010eko datuen aldean, seme-alabak zaintzen 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzten emakumeen portzentajea lehengoan da; mendeko pertsonekikoan, 2010eko %36,6tik 2015eko %14,7ra.

Euskal AEko okupatuen artean etxeko lanak banatzean ez dago parekotasunik: Gizonen %91,3k 2 ordu edo gutxiago pasatzen ditu; emakumeen %28,3k 3 edo gehiago.

Emakume okupatuen %14,9 ez dago batere gustura bikotekideak etxean egindakoarekin. Gizon okupatuen %70,4, berriz, oso gustura dago bikotekideak eginikoarekin.

Emakume langileen gogobetetasuna seme-alabak zaintzen (handia, %60tan), baita etxeko lanekin ere (%44,9tan), gizonenen gainetik da (%49,2, %41,3).

Biztanle okupatuen portzentaje esanahitsu bat lanaldia luzatu beharrean egoten da. Noizbait, %20,1; ia beti, %17,5. Gizonak: Noizbait, %21,1; ia beti, %19,6. Emakumeak: %18,9, %15. Gizonengan eragin handiagoa.

Irteteko malgutasuna -bateragarritasuna hobetzeko lanabesa- okupatuen herenak du. Etxean bertan,%7,9k noizean behin lan egiten du eta %4,k egun erdietan gutxienez.

Lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko neurrien artean, lanetik irten ahal izatea okupatu gehien-gehienen eskura dago; soldatarik gabeko egunak okupatuen %54,2k eska ditzakete. Langileen erdi inguruk aise lor ditzake eszedentziak edo lanaldi-murrizketak.

Euskal AEko biztanle okupatuak, baimenak eskatzeko zailtasunaren arabera			
Iturria: Eustat. Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta

Eszedentziak edo lanaldi-murrizketak sustapen profesionalaren kalterako izango diren beldurra zertxobait handiagoa da emakumeengan (%29,1) gizonengan (%27,6) baino. Emakume okupatuen %18,9k uste du amatasuna kaltegarri izan litekeela sustapenerako; aitatasunaz gizonen %8,8k bakarrik. Halere, bost gizon okupatutako batek uste du aitatasun-baimenak kalte handia lekarkiokeela ibilbide profesionalari.

Okupatuek nahiago dute soldatako izan (%83,1) autonomo (%16,9) baino; enpresa handia (%56,5) txikia (%43,5) baino eta sektore publikoa (%52,9) pribatua (%47,1) baino.

Emakume okupatuen %15ek, gizonen %2k, inoiz arduratu behar izaten du seme-alabekiko lanaldiaren barruan

Bikotearen bi kideak lanean ari badira, adin txikikoak zaintzea, lanalditik kanpo, %97,3tan bien ardura da; aitarena, bakarka, %0,2tan, eta amarena bakarka %2tan.

Familia-etxe horiexetan, lanaldian zehar seme-alabak medikuarenera eraman behar badira, gaixorik badaude edo eskolarik gabe, bi gurasoak (%61,1etan) arduratzen dira; %20,2tan senideak, ordainketarik jaso gabe; %14,6tan ama; %1,8tan, aita.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari buruzko inkesta (LBU). Prentsa-ohar gehiago Lana, familia eta norberaren bizitza uztartzeari buruzko inkesta (LBU).Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Biztanle okupatuen heren batek dio oso zaila dela lana, seme-alabekikoa eta mendekoekikoa bateratzea.

Eragiketa : 
Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkesta
Eragiketa kodea : 
010903
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2016/05/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013430_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali