2016/05/20ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,1 gehitu dira 2016ko apirilean
Urteko lehen lau hilabeteetan, bidaiarien hazkundea %13,5, gaualdiena %14,4
2016ko apirilean, 221.555 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 12.730 gehiago, %6,1eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %8,2 gehitu ziren Bizkaian, %5,0 Gipuzkoan, %1,6 Araban. Komeni da gogoraraztea 2015eko Aste Santua apirilean izan zela eta aurtengoa martxoan.
Gaualdiak, 2016ko apirilean, 397.202, aurreko urtekoan baino 10.447, %2,7, gehiago. Gaualdiak urte artean gehitu Bizkaian (%4,4) eta Gipuzkoan (%2,4); gutxitu Araban (%-2,8).
Urteko lehen lau hilabeteetan —alderaketa homogeneoan- sarrerak %13,5 gehitu dira Euskal AEn eta gaualdiak %14,4. Hiru lurraldeetan gehikuntzak sarrera eta gaualdietan. Araban %9,3 sarreretan eta %12,4 gaualdietan; Bizkaian %12,1, %13,0; Gipuzkoan %16,9, %17.
Atzerriko bidaiariak %13,7 gehitu dira aurreko urteko apirilaren aldean Euskal AEn, eta estatukoak %1,9. Araban estatukoak %1,5 gutxitu; atzerritarrak %10,9 gehitu. Bizkaian estatukoak %7,1 gehitu; atzerritarrak %10,3. Gipuzkoan estatukoak %3,2 gutxitu; atzerritarrak %18,3 gehitu.
Batez besteko egonaldia, apirilean, 1,79 egun, 2015ekoan 1,85 zelarik. Araban lehengo urteko 1,76 egunetik aurtengo 1,69ra laburtu; Bizkaian 1,86tik 1,80ra; Gipuzkoan 1,87tik 1,82ra.
Plazakako betetze-maila ehuneko 0,4 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2015eko apirileko %46,0tik aurtengo %46,4ra. Araban ehuneko 0,8 puntuz jaitsi, %35,6tik %34,8ra. Bizkaian ehuneko 0,7 puntuz gehitu, 2015eko apirileko %46,9tik aurtengo %47,6ra. Gipuzkoan ehuneko 0,4 puntuz gehitu, 2015eko apirileko %49,4tik aurtengo %49,8ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 2,1 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %58,9ra. Araban ehuneko 2,3 puntuz gehitu, %46,5era; Bizkaian 2,4z, %62,9ra; Gipuzkoan 1,4z, %58,9ra.
Plazakako hotel-okupaziorik handienak apirilean Bilbon (%56,8), Donostian (%56,7), Gipuzkoako kostaldean (%51,5). Asteko eguna aintzat hartuta, 2016ko apirilean okupaziorik handiena (%56,4) aste-bukaeretan; %41,4 lanegunetan.
Landa-ostatuetako sarrerak %8,4 gutxitu eta gaualdiak %26,2, 2016ko apirilean
Euskal AEko landa-ostatuetan 10.035 bidaiari-sarrera erregistratu ziren apirilean, aurreko urteko hil beraren aldean %8,4 gutxiago. Araban %-1,3 sarreretan; Bizkaian %-6,5; Gipuzkoan %-12,3. Atzerritarren sarreretan %-6,7 aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %12,2 dira. Estatuko bidaiarien sarrerak %8,7 gutxitu. Komeni da gogoraraztea 2015eko Aste Santua apirilean izan zela eta aurtengoa martxoan.
Euskal AEko landa-establezimenduetan apirilean 19.561 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %26,2 gutxiago. Araban %-13,8; Bizkaian %-20,8; Gipuzkoan %-33,8.
Plazakako betetze-maila, %16,3, ehuneko 6,0 puntu gutxiago 2015eko apirilean baino. Araban ehuneko 4,3 puntu gutxiago, betetze-maila %17,0. Bizkaian betetze-maila %16,4, ehuneko 4,0 puntu gutxiago 2015eko apirilaren aldean; Gipuzkoan 8,0 puntu gutxiago, %15,9.
Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da 2015eko apirilaren aldean: duela urtebete 2,42 egun; azken honetan, 1,95.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua