2016/06/15eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza sektorea %2,0 murriztu zen 2016ko lehen hiruhilekoan
Etxegintza %0,5 jaitsi eta Obra Zibila %10,7
Eustaten arabera, 2016ko lehen hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %2,0 nominala gutxitu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2016ko lehen hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %0,3 jaitsi zen, 2015eko laugarrenaren aldean
Azpisektoreetan: Obra zibilean %-10,7 urte artean eta Etxegintzan %-0,5.
2016ko lehen hiruhileko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Obra Zibilak %-3,8; Etxegintzak %+0,2.
Eraikuntzako enplegua %0,6 jaitsi zen 2016ko lehen hiruhilekoan 2015eko laugarrenaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); datu-bankua