2016/05/27ko prentsa-oharra
Jaiotzak Euskal AEn %0,4 gutxitu ziren 2015eko laugarren hiruhilekoan
Jaiotzak 2015ean %2,8 gutxitu ziren aurreko urtearen aldean
2015eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.615 haur jaio ziren, aurreko urteko aldi berean baino %0,4 gutxiago, Eustaten datuen arabera.
2015eko udazkenean Euskal AEn amatutakoen arteko %20,7 atzerritarrak ziren. Araban %29,5, erkidegoko portzentajearen gainetik; Bizkaian %19; Gipuzkoan %18,8.
Jaiotzak bi lurraldetan gutxitu dira urte artean: Gipuzkoan 1.493 haur jaio ziren (%-2,7) jaitsierarik handiena; Araban 770 (%-0,3). Bizkaian 2.352 (%+1) 2014ko hiruhileko beraren aldean.
Amen %80 pasak 30 urte baino gehiago zituen
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, ikusiko dugu 30-34 urteko amen taldea oraindik ere nagusi dela argi eta garbi, haien artean izan baitziren erditzeen %37,8. Ondoren, goragoko taldea dago, 35-39 urte artekoa (%34,9); 25-29ko taldeak erditzeen %12,5 ekarri du. 40 urte baino gehiagoko amak (%8,9), gehiago dira 25 urtez beherakoak (%5,9) baino; bi kasuetan 2014ko ehunekoen gainetik.
Amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Atzerritarrena, 30,8 urte batez beste; espainiarrena, 34,1.
Ezkongabeko amen haurrak %40 pasa
2015eko laugarren hiruhilekoan ezkontzaz kanpo jaioak %42,8, 2014koan baino ehuneko 0,6 puntu gehiago.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, erdiak baino gehiago, 2.440 (%52,9), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.685 (%36,5) aurretik beste bat bazen familietara iritsi ziren; hirugarren eta ondorengo seme-alabak 490 (%10,6).
2015eko 4. hiruhileko jaiotzen 1.603 urrian izan ziren, 1.522 azaroan, 1.490 abenduan.
Urte osoan, jaiotza kopurua hiru herrialdeetan gutxitu
2015 osoan 18.751 haur jaio ziren (behin-behineko datuak), 2014an baino 543 gutxiago (%-2,8). Bizkaian 415 jaiotza gutxiago (%-4,3); Araban %-3,6; Gipuzkoan %-0,2.