2016/05/25eko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK 2016/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk urte arteko %3,3ko hazkundea 2016ko lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,8ko hazkundea

2016ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %3,3 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera; datua aurreko hiruhileko hazkundea baino bi hamarren hobea da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,8ko hazkundea. Urte artekoa hamarren bat handiagoa da apirilaren 27ko Aurrerapen datuen aldean; hiruhilekoa lehengoan.

Euskal ekonomiaren hazkundea, urte artean, Espainiakoa baino hamarren bat txikiagoa da eta Euroeremua-19koa (%+1,5) baino puntu bat eta zortzi hamarren handiagoa.

Eskaintzaren ikuspegitik, BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztien positibotasunari zor zaio, eraikuntza salbuespen delarik.

Lehen sektorearen hazkunde-erritmoa %9,3, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero apalxeago. Industria goraka, batez ere 2015eko bigarren hiruhilekotik; oraingoan urte artekoa handiagoa da aurreko hiruhilekoan baino. Eraikuntzan beherakada leuntzen. Zerbitzuetan, 2014ko azken hiruhilekotik jarduera positiboa eta egonkorra. Bereziki nabarmena da esandakoa Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan, eta Gainerako Zerbitzuetan, non dauden besteren artean, jarduera profesionalak, finantzetakoak eta aseguruak. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuetan hazkundea apalagoa da.

Industria, lehen hiruhilekoan, %4,8 gehitu da urte artean, laugarren hiruhilekoan baino bost hamarren gehiago. %0,1eko hazkundea hiruhileko artean lehen honetan.

graf0013418_01_e.png

Eraikuntzan %-0,3, 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean; aurreko hiruhilekoaren aldean, %-2,5.

Zerbitzuetan urte arteko %3,0ko eta hiruhileko arteko %1,3ko hazkundeak.

Zerbitzuak %3,0 gehitu dira urte artean; azpisektore guztiak positiboan baina indar ezberdinez: Gainerako zerbitzuak (besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) %3,4; Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %3,1; Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,2.

Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak dira hiruhileko arteko gehien hazi direnak, %2,4, baina hazkundea dugu azpisektore guztietan. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %0,7 gehitu da eta %1,1 Gainerako zerbitzuak.

Sektore-agregatuek Balio Erantsiaren urte arteko positiboa ekarri dute, %3,3; 2015ean zehar izandako positibotasunari eusten zaio. Datua bi hamarren hobea da aurreko hiruhileko urte artekoa baino. Hiruhilekoen artean eta hamargarren hiruhilekoz jarraian hazkundea, %0,9.

graf0013418_02_e.png

Urte artean %3,1eko hazkundea dugu Barne Eskarian; aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren hobeto. Positibotasun hau bi osagarrietan dugu, Azken Kontsumoko Gastuan eta Kapital Eraketa Gordinean. Esportazioak gehiago gehitu dira inportazioak baino; kanpo-saldoaren ekarpen positiboa.

Familia-etxeetako Azken kontsumoaren Gastuak (Kontsumo pribatuak) azkartu egin du hazkunde-erritmoa, %3,3, urte artean, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago; hiruhileko tasan, %0,5.

Kontsumo publikoa (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua) %2,4 gehitu da urte artean (sei hamarren gehiago aurreko hiruhilekoan baino), %7,0 hiruhileko artean.

graf0013418_03_e.png

Azken Kontsumoko Gastua (Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %3,1 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean %1,8ko hazkundea.

Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %3,4 gehitu da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino zortzi hamarren gehiago. Hiruhileko tasan, %-0,2. Berriz ere inbertsioaren jokaera indar ezberdindun bi bilakaeratan oinarritzen da. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %10,7 gehitu da urte artean eta %2,4 hiruhilekoan. Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- tasa positiboa du urte artean (%0,2), eta %-1,4 hiruhileko artean.

graf0013418_04_e.png

Enplegua (Lanpostuak Dedikazio osoko baliokidetzan neurtuta) %1,9 gehitu da urte artean. Eraikuntzan ez, beste sektoreetan goraka. Zerbitzuetan gehitu da gehien enplegua urte artean, %2,3, apalago aurreko hiruhilekoan baino. Industrian, %1,2ko hazkundea, bi hiruhileko jarraian goraka; 2015eko laugarren hiruhilekoan %0,6. Lehen sektorean %+0,7; eraikuntzan %-0,3 urte artean.

Hiruhileko artean %0,3ko hazkundea; positiboan jarduera-adar guztiak eraikuntza izan ezik. Lehen sektorean eta zerbitzuetan %+0,5; industrian %+0,4. Eraikuntzan %-3,0.

Urte artean, BPG %3,6 hazi da Araban, hazkunderik handiena; Bizkaian; %3,3; Gipuzkoan %3,1. Hiruhileko artean, Araban %0,9; Bizkaian %0,8; Gipuzkoan %0,7.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhileroko kontuen gaineko prentsa-ohar gehiago (HKE) Euskal AEko hiruhileroko kontuen gaineko datu-bankua (HKE)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko %3,3ko hazkundea 2016ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2016/05/25
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013418_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali