2016/06/22ko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,5 gehitu ziren 2016ko maiatzean
Atzerritarrak (%12,4) ia bi aldiz gehiago gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean
2016ko maiatzean, 260.619 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 16.019 gehiago, %6,5eko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %12,5 gehitu dira Gipuzkoan, %4,1 Bizkaian; %1,7 jaitsi Araban.
Gaualdiak, 2016ko maiatzean, 494.385, aurreko urtekoan baino 38.593, %8,5, gehiago. Gaualdiak gehitu, urte batetik bestera, hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %11,1, Bizkaian %8,2, Araban %1,4.
Estatuko bidaiariak %2,3 gehitu dira aurreko urteko maiatzaren aldean Euskal AEn, atzerrikoak %12,4. Araban estatukoak %7,3 gutxitu eta atzerritarrak %12,4 gehitu. Bizkaian estatukoak %2,1 gehitu; atzerritarrak %7,1. Gipuzkoan estatukoak %7,5 gehitu, atzerritarrak %17,6.
Batez besteko egonaldia, maiatzean, 1,90 egun, 2015ekoan 1,86 zelarik. Araban lehengo urteko 1,73 egunetik aurtengo 1,78ra luzatu; Bizkaian 1,86tik 1,93ra luzatu; Gipuzkoan 1,92tik 1,90ra laburtu.
Plazakako betetze-maila ehuneko 3,4 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2015eko maiatzeko %52,4tik aurtengo %55,8ra. Araban ehuneko 0,8 puntuz gehitu da, %42,6tik %43,4ra. Bizkaian ehuneko 2,7 puntuz gehitu, 2015eko maiatzeko %52,4tik aurtengo %55,1era. Gipuzkoan ehuneko 5,3 puntuz gehitu, 2015eko maiatzeko %56,6tik aurtengo %62,0ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 5 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %70,2ra. Araban ehuneko 3,2 puntuz gehitu, %56,7ra; Bizkaian 3,7z, %72,2ra; Gipuzkoan 7,1ez, %73,3ra.
Hotel-okupaziorik handienak maiatzean Donostian (%69,9), Gipuzkoako kostaldean (%64,6), Bilbon (%63,4).
Asteko eguna aintzat, 2016ko maiatzean okupaziorik handiena (%67,4) aste-bukaeretan; %51,7 lanegunetan.
Bizkaian, gelakako betetze-maila Makina-erremintaren bi urtekoan, %84,8, lehen bi egunetan
Bizkaian, Makina-erremintaren bi urtekoan, 7.593 bidaiari-sarrera maiatzaren 30 eta 31n. Aldi horretan, 15.126 gaualdi Bizkai osoan; gelakako betetze-maila %84,8.
Bilbon, 4.984 sarrera eta 9.949 gaualdi; gelakako betetze-maila %93,4, maiatzaren 30 eta 31n.
Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %8,1 gehitu, gaualdiak %10,7 2016ko maiatzean
Euskal AEko landa-ostatuetan 13.037 bidaiari-sarrera erregistratu ziren maiatzean, %8,1 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %33,2ko gehikuntza sarreretan, Gipuzkoan %11,1; Bizkaian %9,6ko jaitsiera. Atzerritarren sarreretan %5,2ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %20,6. Estatuko bidaiarien sarrerak %8,9 gehitu.
Euskal AEko landa-establezimenduetan maiatzean 27.355 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %10,7ko gehikuntza. Araban %+24,5; Gipuzkoan %+9,6; Bizkaian %+4,9.
Plazakako betetze-maila, %21,8, ehuneko 1,5 puntu gehiago 2015eko maiatzean baino. Araban ehuneko 2,6 puntu gehiago, betetze-maila %18,7. Bizkaian betetze-maila %21,0, ehuneko 1,4 puntu gehiago 2015eko maiatzaren aldean, Gipuzkoan 1,1 puntu gehiago, %23,8.
Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2015eko maiatzaren aldean: duela urtebete 2,05 egun; aurtengoan 2,10.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua