2016/06/03ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %0,7 murriztu zen 2016ko apirilean
Industri Produkzioaren Indizeak %3,5eko gehikuntza izan du 2016ko lehen lauhilekoan
Eustaten datuen arabera, 2016ko apirilean %0,7 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko hil beraren aldean. %3,5eko gehikuntza 2016ko lehen lau hiletan.
Urtaroen eragina zuzenduta, %0,9 murriztu zen industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2016ko martxoarekin alderatuta.
2016ko apirilean, 2015ekoaren aldean, sektore handietan: Ekipo-ondasunak %4,8 gehitu, Bitarteko ondasunak %1,4 jaitsi; Energia %8,7 jaitsi. Kontsumo ondasunak %4,1 jaitsi; iraunkorrak %15,6 jaitsi, ez-iraunkorrak %0,6 gehitu.
Euskal industriako pisurik handieneko sektoreetan, jaitsierak zortzietatik seitan, 2016ko apirilean, urte artean. Jaitsierarik handienak: Material eta ekipo elektrikoa %-10,3; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %-8,3.
Berriz, gehikuntzak Garraio Materialean (%13,5) eta Kautxu eta plastikoan (%2,6).
Apirileko Industria-Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera lurraldeetan: Araban %+8,5; Bizkaian %-2,2; Gipuzkoan %-4,1.
Hil arteko negatiboa hiru lurraldeetan: Araban %-0,6; Bizkaian %-1,3; Gipuzkoan %-0,8, 2016ko martxoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua