2016/06/30eko prentsa-oharra

Sektore publikoaren aurrekontu estatistikak. 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal administrazioetako diru-sarrerak %1,6 gehitu ziren 2014an

Aurrekontu saldo ez finantzarioak 71 milioiz egin zuen hobera

Euskal Administrazioen (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko eta azpiko erakundeekin batera) diru-sarrera sendotuak %1,6 gehitu ziren 2014an.

Diru-sarrerak batez ere eragiketa korronteengatik eta zergengatik gehitu ziren (%3,3); kapital eragiketengatikoak %16,0 gutxitu. Guztira, ez-finantzetako eragiketengatiko diru-sarrerak %2,7 gehitu ziren 2013aren aldean. Finantza-eragiketengatiko eskubide onartuak %9,2 gutxitu ziren; batez ere finantza-pasiboak 2013ko 1.549,3 milioitatik 2014ko 1.419,8tara jaitsi zirelako.

graf0013495_01_e.png

Gastuak %3,2 gehitu ziren 2014an. Eragiketa korronteengatiko obligazio onartuak %2,0 gehitu ziren 2014an. Pertsonal-gastuak -gastu guztien %21,1- %1,7 gehitu ziren; transferentzia korronteak - gastu guztien %28,2- %2,1 gehitu 2013aren aldean. Beste gastu korronteak %2,1 gehitu.

BEZ eskubide onartuak 2014an %12,9 gehitu, zerga diru-sarreren %37,7 izan zirelarik. Garrantzian bigarren (%33,6) PFEZ, zeina %0,7 gehitu baitzen. Hirugarren Zerga Bereziak (2014an %-2,2) eta laugarren Sozietateen Zerga (%-5,9). Udal zergak %1,1 gehitu ziren.

Diru-sarrera ez-finantzarioak %2,7 gehitu ziren eta gastuak %2,2; ondorioz, Aurrekontu saldo ez-finantzarioak hobera egin du, 71 milioiz; 2013an -106 milioi, 2014an -35 milioi.

graf0013495_02_e.png

Euskal Administrazioetako zor bizia, 10.469 milioi 2014ko abenduaren 31n. 2014ko pasibo berriak, 1.382,5 milioi; amortizazioak 839,9 milioi.

graf0013495_03_e.png

Euskal Administrazioetako (Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta udal administrazioak, euren erakunde autonomoekin eta udalez gaindiko eta azpiko erakundeekin batera) langile kopurua 2014ko abenduaren 31n, 67.610 pertsona. Euskal sektore publikoaren parte diren gainerakoak gehituz gero -sozietate publikoak, irabazi asmorik gabeko fundazio eta instituzioak, unibertsitatea eta beste erakunde publikoak- 123.747 langile.

Emakume eta gizonen banaketa, aurreko urteetan bezalaxe: %61,1 emakumeak, %38,9 gizonak. %68,2 langile finkoak ziren.

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62 EUSKAL AEko SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKEI BURUZKO PRENTSA-OHAR GEHIAGO EUSKAL AEko SEKTORE PUBLIKOAREN AURREKONTUEN ESTATISTIKEN GAINEKO DATU-BANKUA

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal administrazioetako diru-sarrerak %1,6 gehitu ziren 2014an

Eragiketa : 
Sektore publikoaren aurrekontuen estatistikak
Eragiketa kodea : 
153011
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2016/06/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013495_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali