2016/05/30eko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,4 jaitsi ziren 2016ko apirilean aurreko hilaren aldean
2015eko apirilaren aldean %0,7 gutxitu
2016ko apirilean, Euskal AEko Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 jaitsi zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,7, Eustaten datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak %0,6 gutxitu.
Azpisektoreetan, apirilean, lehengaien kostuan, Etxegintzan %0,6ko jaitsiera aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilean %0,5. Azpisektoreon urte artekoan zeinu bera, indar ezberdin. Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,6 jaitsi, Obra zibilarenak %4,4.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2016ko apirila 2015ekoaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Material elektrikoa (%2,3), Zurgintza (%2,2), Ez metalezko industria (%0,9). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio-fintzea (%-28,0), Metalurgia (%-9,4), Energia elektrikoa eta gasa (%-6,6).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)