2016/07/19ko prentsa-oharra
2014/15 ikasturtean, Euskal AEko unibertsitateetan, matrikulak %0,5 gutxiago
Master ofizialetan matrikulak %13 gehitu; %40 egin ziren unibertsitate pribatuetan
2014/15 ikasturtean 67.060 ikasle matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan, %0,5eko beherakada aurrekoaren aldean, Eustaten datuen arabera.
Bolonia planaren ikasketa berriak egonkortu dira; graduak %7 gehitu dira aurreko ikasturtearen aldean; Lehen eta Bigarren zikloetan %-62, matrikula guztien %4,3 besterik ez.
Bi ikasketa-motak kontuan, Gradu eta Zikloetan ari dira ikasle guztien %85. Gainerako %15 gradu ondokoetan: masterretan (%+13) eta doktoregoetan (%+11).
Goi mailako ikasketak unibertsitate publikoan egiten ditu hamar ikasletik zortzik. Proportzio hau antzekoa da ikasketa-mota guztietan, master ofizialetan izan ezik non 10etik 4 pribatuetan aritu ziren.
Ikasleen %57 Bizkaian; %30 Gipuzkoan; %13 Araban.
Emakumeak %53 dira euskal unibertsitateetan
Unibertsitatean, ehuneko sei puntuko aldez, emakumeak gehiago dira. Emakumeak gehiago dira ikasketa-mota guztietan, gradu, master eta doktoregoetan; plan zaharreko lehen eta bigarren zikloetan, %50.
Graduatutako ikasleen hiru laurden, gizarte zientzietan, juridikoetan, ingenieritzetan eta arkitekturan
2014/15ean 13.297 gazte graduatu ziren, %4 gutxiago aurrekoan baino; %60, neskak: 8.068k gradua jaso zuten; 1.768k diploma, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoa edo goragokoa; 2.933k master ofiziala; 528k doktoregoa.
Euskal AEKo unibertsitarien erdia gizarte zientzietan eta juridikoetan graduatu zen; %25, ingeniaritzetan eta arkitekturan. Osasun zientzietan %12; arte eta giza zientzietan %8; zientzietan %6.
528 ikasle doktoretu ziren; %53, emakumeak. Batez besteko adina, 35; emakumeena, 34; gizonena, 37.
Ikasketak aukeratzeko orduan bada alderik sexuen artean, oraindik ere
Ikasketak aukeratzeko orduan bada alderik sexuen artean, oraindik ere Gizarte zientzietan, juridikoetan, ingeniaritzetan eta arkitekturan ditugu ikaslerik gehien; hemen aritu ziren emakumeen %66 eta gizonen %85. Aurrekoak gustukoago emakumeek (%54) azkenekoak baino (%16); gizonek azkenekoak nahiago (%46) aurrekoak baino (%39).
Osasun zientzietan emakumeen %16 eta gizonen %6. Arte eta giza zientzietan, eta zientzietan, non ikasle gutxiago ari diren, ehuneko 3 puntuko eta puntu 1eko aldea.
Unibertsitateko mailak neskek gazteago gainditzen dituzte
Gradua lortzen da 24 urterekin, batez beste. Neskek 23rekin, mutilek 24rekin.
Master batean matrikulatutakoen batez besteko adina, 28; %50ena, 25 baino gutxiago. Nesken adina 27; mutilena 28.
Matrikulazioen %23, aurreneko aldikoak
2014/15 ikasturtean 15.627 ikasle berri matrikulatu ziren euskal unibertsitateetan, aurrekoan baino %3,1 gutxiago eta ikasle guztien %23. %80, publikoetan.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62
Euskal AEKo unibertsitatearen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko unibertsitatearen estatistikari buruzko datu-bankua