2016/07/15eko prentsa-oharra
Enplegatuen %18k lan egiten du industria poligono batean Euskal AEn
Jarduera ekonomikodun 311 eremu ditugu; 22.000 establezimendu pasa
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria poligonoetan okupatuen %18k lan egiten du. Jarduera ekonomikodun eremu guztiak aintzat, okupatuak 278.531 dira, guztien %33. Jarduera ekonomikodun eremua da geografikoki mugatutakoa, non jarduera ekonomikodun establezimenduak dauden.
Eustatek eskainitako LurDataren bidez informazio estatistikoa lor daiteke biztanleez, etxebizitzez, jarduera ekonomikodun establezimenduez, lurralde-zehaztasun handiz; erabiltzaileak erabakitzen du zein zonalde geografiko ezagutu nahi duen.
Datu estatistikoak zabaltzeko modu berri hau GeoEuskadin —Eusko Jaurlaritzaren Informazio Geografikoaren Sisteman- oinarritzen da, eta ahalbidetzen du lurralde unitateen mapa gaineko marrazketa askea, edo sistemaren geruza geografikoen erabilera, esaterako biztanleria entitateak, zentsu sekzioak eta beste. Posible da baita ere lurraldean kokatzea jarduera ekonomikodun eremuak eta enpresa poligonoak, ekipamendu eta zerbitzuak.
Jarduera ekonomikodun 311 eremu ditugu; 22.022 establezimendu, Euskal AEn. %61,47tan Zerbitzuak; %28,36tan Industria, energia eta saneamendua. Zerbitzu establezimenduak bi aldiz gehiago badira ere Industrian baino, honek langile gehiago ditu, 136.476; Zerbitzuetan 127.060.
Gipuzkoan 153 eremu; Bizkaian 117; Araban 42. Otaloa-Iburerreka, Eibarren eta Zaldibarren da; alegia, Gipuzkoan eta Bizkaian.
Establezimendurik gehien dituena Vitoria-Gasteiz Iparra da; 1.271, eta 17.609 langile. Trapaga-Barakaldo bigarren (1.193, 12.781); hirugarren, Gasteizen berriz, Jundiz-Ali-Gobeo (1.107, 16.914).
Jarduera ekonomikodun eremua hiri-espazio sendotua da, askotariko jarduera ekonomikoak garatzekoa; planifikatua eta mugatua da, ordenantzekin eta dotazio-espazioekin; urbanizazio lege eta araudien betebeharren araberako estandar urbanistiko eta azpiegiturak izango ditu.
Esparru edo lerro poligonal itxia izango da; ertzak egongo dira gutxienez 200 metrotara beste eremu batetik, eta establezimendu aktiboak hiru izango dira gutxienez.
Mapak erakutsi bezala, eremu gehienak hiriburuen arteko komunikazio bideetan daude. Enpresa baten kokapena, gertutasuna azpiegitura eta komunikazio bideetara, arrakasta faktore garrantzitsuak dira, erraztu egingo baitituzte salgaiak garraiatzea eta langileak bertaratzea.
Euskal AEko jarduera ekonomikodun eremuak
Iturria: Eustat. DIRAE. LurData
Enpresa poligonoa zatiketa da eremuaren barruan; enpresen bilakaerak ekarritako izen bereiziengatik eta urbanizazio arrazoiengatik.
Euskal AEn establezimendurik gehienduna industria poligonoa da, guztien %44,31. Araban jarduera ekonomikodun eremuko establezimenduen %59,09 industria poligonoa batean daude; Gipuzkoan %41,32; Bizkaian %41,27. Industria poligonoek dituzte langilerik gehien (148.331); ondoren Nagusitasunik gabeko mistoek (47.241) eta Merkataritza eta aisiak (34.591).
Igara (Donostian) da industria poligono establezimendurik gehien dituena, 751; ondoren Jundiz (Gasteizen), 685; eta Gamarra (Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia), 631.
Parke zientifiko eta teknologikoetan 621 establezimendu eta 16.312 langile. Establezimendurik gehien (525), zerbitzuetakoak; Industria, energi eta saneamenduetakoak 70.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal enpresen egitura eta demografiari buruzko Prentsa-oharrak