2016/07/07ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %2,5 murriztu zen 2016ko maiatzean
Industri Produkzioaren Indizeak %2,3ko gehikuntza izan du 2016ko lehen bost hiletan
Eustaten datuen arabera, 2016ko maiatzean %2,5 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko hil beraren aldean. Industri Produkzioaren Indize Orokorraren hazkundea %3,0 da jatorrizko serie gordinean. %2,3ko gehikuntza 2016ko lehen bost hiletan.
Urtaroen eragina zuzenduta, %1,3 murriztu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2016ko apirilaren aldean.
2016ko maiatzean, 2015ekoaren aldean: Ekipoko ondasunak %+3,9, Bitarteko ondasunak %-2,6, Energia %-10,5. Kontsumo ondasunak %7,2 jaitsi; iraunkorrak %18,9 jaitsi, ez-iraunkorrak %2,6.
Garraio materiala, %9,5 gehitu, Kautxu eta plastikoa %2,5. Jaitsierak: Material eta ekipo elektrikoa %-15,5; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %-10,8.
Urte artean, maiatzean: Araban %+2,8; Bizkaian %-4,7; Gipuzkoan %-3,0.
Hil arteko negatiboak hiru lurraldeetan: Araban %-1,7; Gipuzkoan %-1,3; Bizkaian %-1,0, 2016ko apirilaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua