2016/07/26ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,1 gehitu ziren 2016ko ekainean aurreko hilaren aldean
2015eko ekainaren aldean %0,3 gutxitu
2016ko ekainean, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,1 gehitu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,3 jaitsi, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, %0,2 garestitu.
Lehengaien kostuan, Etxegintzaren atalean %0,1eko gehikuntza ekainean aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,5. Azpisektoreon urte artekoan zeinu negatiboa, indar ezberdin. Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,3 jaitsi, Obra zibilarenak %3,0.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2016ko ekaina 2015ekoaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Material elektrikoa (%2,6), Zurgintza (%2,1), Makineria (%0,6). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Petrolio-fintzea (%-19,9), Metalurgia (%-6,9), Energia elektrikoa eta gasa (%-4,7).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)