2016/08/03ko Prentsa-oharra
Euskal AEko industria-jarduerak % 0,2 egin zuen gora 2016ko ekainean
Ekoizpen industrialaren indizea % 2,1 igo da 2016ko lehenengo seihilekoan
Eustaten datuen arabera, 2016ko ekainean % 0,2 igo zen Euskal AEko ekoizpen industriala, lan-egutegiko termino homogeneoetan aztertuta, 2015eko hilabete beraren aldean. 2016ko lehenengo sei hilabeteetako balantzean % 2,1eko hazkundea izan da 2015eko aldi berekoarekin alderatuta.
Urtaro-eraginak zuzenduta, % 1,8 hazi zen Euskal AEko ekoizpen industriala aurreko hilabetekoarekin, hau da, 2016ko maiatzekoarekin, alderatuta.
Joera desberdinak izan ditu, ondasunen destino ekonomikoaren arabera, 2016ko ekaineko indizearen bilakaerak 2015eko ekainekoarekin alderatuta. Ekipo-ondasunek % 8,0 egin dute gora, bitarteko ondasunek % 1,8 behera eta energia ere % 9,5 jaitsi da. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 2,9 egin dute behera, hain zuzen ere, kontsumo-ondasun iraunkorrak % 11,6 jatsi direlako eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 0,9 igo direlako.
Sektoreen arabera, industria-sektore handietan igoerarik handiena garraio-materialetan (%12,8) eta kautxu eta plastikoen sektorean (%,1,2) izan da. Behera egin dute, aldiz, energia elektrikoa, gasa eta lurrunak (%10,0) eta material eta tresneria elektrikoak (% 8,1).
Lurraldeka aztertuta, positiboa izan da ekaineko ekoizpen industrialaren indizearen urte arteko bilakaera Araban (% 6,5), baina behera egin du Bizkaian (% 1,7) eta Gipuzkoan (% 1,0).
Hil batetik besterako aldakuntza-tasa, berriz, positiboa izan da hiru lurraldeetan: Gipuzkoan % 2,2koa, Bizkaian % 1,7koa eta Araban % 1,2koa 2016ko maiatzarekin alderatuta.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua