2016/09/19ko prentsa-oharra
2016ko lehen hiruhilekoan 839 ezkontza, urtebete lehenago baino %10,5 gutxiago
Ezkontza zibilak, %94
Euskal AEn 839 ezkontza izan ziren 2016ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berean (937) baino %10,5 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten da, batez ere urtarrilean eta otsailean.
Aurreko urteetan bezala, ezkontza zibilen ehuneko handia (%93,8); aurreko urteko aldi berekoaren (%92,1) zertxobait gainetik. Ezkontza zibilak: Araban %95,6; Bizkaian %94,4; Gipuzkoan %92,9.
2016ko lehen hiruhileko 839 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 788 gizon eta 787 emakume ezkondu ziren; gainerako ezkontideak erkidegotik kanpo bizi ziren. 649 senarrentzat (%82,4), lehen ezkontza; 10 alargun eta 129 dibortziatu berriro ezkondu. Aurreneko aldiz ezkondutako emakume-portzentajea txikixeagoa (%80,2, 631); 7 alargun eta 149 dibortziatu.
Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %91,9k zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, %86,5ek. Aurreko hiruhilekoan 30 urtetik aurrerakoak %90,1 eta %83 zirenez, oraingo portzentajeak handixeagoak.
2016ko lehen hiruhilekoan emakume ezkonberrien %16,1 eta gizon ezkonberrien %13,8 atzerritarrak ziren. 2015ekoekin alderatuz gero, emazte atzerritarren kopurua lehengoan (-0,1 puntu); gizonenean +3,3.
Sexu bereko pertsonen artean, 21 ezkontza; urtebete lehenago, 27. Emakume artean 15 eta 6 gizon artean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua