2016/10/06ko prentsa-oharra
Euskal AEko industri jarduera %2,5 gehitu zen 2016ko abuztuan
%1,5eko gehikuntza 2016ko lehen zortzi hiletan
Eustaten datuen arabera, 2016ko abuztuan %2,5 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko hil beraren aldean. Urteko lehen zortzi hiletan %1,5eko hazkundea, 2015eko aldi beraren aldean.
Urtaroen eragina zuzenduta, %3,8 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2016ko uztailarekin alderatuta.
2016ko abuztuan, 2015ekoaren aldean: Ekipo ondasunak %+17,9, Bitarteko ondasunak %+3,4, Energia %-14,2. Kontsumo ondasunak %2,4 jaitsi; iraunkorrak %+3,8, ez-iraunkorrak %-3,8.
Garraio materiala, %49,9 gehitu; Makineria eta ekipoa %7,6. Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %16,4; Zura, papera eta arte grafikoak %4,9.
Urte artean, abuztuan: Araban %+12,9; Gipuzkoan %+2,3; Bizkaian %-1,6.
Hil artean, 2016ko uztailaren aldean: Araban %+3,2, Gipuzkoan %+6,8, Bizkaian %+1,2.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua