2016/09/23ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTUAK 2016/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPGk urte arteko %3,2ko hazkundea izan zuen 2016ko bigarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,8ko hazkundea

2016ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko BPG %3,2 gehitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Aurreko hiruhilekoaren aldean, %0,8ko hazkundea. Uztailaren 27an emandako aurrerapen-datuen aldean, urte artekoak hobera egin du bi hamarrenez eta hiruhileko artekoak batez. 2016ko bigarren seihileko BPGren hobera egite hau zerbitzuen eta eraikuntzaren jarduera-adierazleen bilakaerak ekarri du; irailean kaleratu dira adierazleok.

Euskal ekonomiaren hazkundea 2016ko bigarren hiruhilekoan Espainiakoaren horixe izan da hiruhileko artean eta urte artean; urte artean, Euroeremua-19koaren (%+1,6) aldean, halako bi.

Eskaintzaren ikuspegitik, BPGren urte arteko hazkundea jarduera-sektore guztiei zor zaie. 2016ko lehen hiruhilekoaren aldean Industriaren eta Lehen sektorearen hazkunde-erritmoa apaldu egin da. Eraikuntzak hobera hiruhileko honetan, aurrekoan baino nabarmen gehiago. Zerbitzuetan dugu urte arteko hazkunde-tasa handiena, aurreko hiruhilekoa baino ere handiagoa. Azpi sektore guztietan dugu hazkundea, handiena Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan.

1. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Industria, hiruhileko honetan, %2,4 gehitu da urte artean. Urte arteko honek %0,7ko hazkundea ekarri du aurreko hiruhilekoaren aldean.

Eraikuntza %0,3 murriztu zen urte artean 2016ko lehen hiruhilekoan; %2,7ko gehikuntza bigarrenean. Urte arteko honek %0,1eko hazkundea ekarri du aurreko hiruhilekoaren aldean.

Zerbitzuetan urte arteko %3,4ko eta hiruhileko arteko %1,0ko hazkundeak.

Zerbitzuen urte arteko %3,4ko hazkundea azpisektore guztiei zor zaie. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioan (%3,9), eta Gainerako zerbitzuetan (%3,6 -besteren artean, jarduera profesionalak, finantzak eta aseguruak) adarretan ditugu hazkunderik handienak. Bi adarretan bigarren hiruhileko urte artekoa lehenengoaren gainetik da. Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuak %2,4 gehitu dira urte artean, aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago.

Administrazio Publiko, Hezkuntza, Osasungintza eta Gizarte zerbitzuekin lotutakoetan dugu azpisektore arteko hiruhileko arteko hazkunderik handiena, %1,6; positiboan, azpisektore guztiak. Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa %0,8 gehitu da eta %0,9 Gainerako zerbitzuak.

2. taula. BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Urte artean %3,3ko hazkundea dugu Barne Eskarian; aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren hobeto. Positibotasun hau bi osagarrietan dugu, Azken Kontsumoko Gastuan eta Kapital Eraketa Gordinean. Inportazioak gehixeago gehitu dira esportazioak baino hiruhilekoan.

Familia-etxeetako Azken kontsumoaren Gastuak (Kontsumo pribatuak) azkartu egin du hazkunde-erritmoa urte artean. %3,4ko hazkundea hiruhileko honetan; aurrekoan baino hamarren bat gehiago; hiruhileko artean %1,8.

Kontsumo publikoa (Herri Administrazioen Azken Kontsumoko Gastua) %2,7 gehitu da urte artean (hiru hamarren gehiago aurreko hiruhilekoan baino); %-3,7 hiruhileko artean.

Azken Kontsumoko Gastua D Administrazio Publikoen Azken Kontsumoko Gastua eta Familia-etxeetakoa) %3,2 gehitu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean %0,7ko hazkundea.

3. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Kapital Eraketa Gordina (Inbertsioa) %3,7 gehitu da urte artean, aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gehiago. Hiruhileko arteko hazkundea, %1,1. Inbertsioaren bi osagarriek hobera. Ekipo-ondasunetan eginiko inbertsioa %7,0 gehitu da urte artean eta %0,6 hiruhilekoan. Kapital Eraketa Gordinaren gainerakoak -eraikuntzarekin lotuagoak- %2,2 urte artean, %1,3 hiruhileko artean.

4. taula. BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE. %
Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontuak

Enplegua (lanpostuak Dedikazio Osoko Baliokidetzan neurtuta) %1,8 gehitu da urte artean. 2016ko lehen hiruhilekoaren aldean, urte arteko honek %0,6ko hazkundea dakar.

Enplegua hazten jarduera sektore guztietan Eraikuntzan (%-0,1) izan ezik. Zerbitzuetan %2,1 hazi da enplegua urte artean. Lehen sektorean %1,0. Urte artean eta hirugarren hiruhilekoz jarraian hazkundea Industrian, %1,4 ia.

Hiruhileko artean lau sektore handietatik hiru positiboan. Lehen sektorean %7,0; Industrian %0,4; Zerbitzuetan %0,6. Eraikuntzako enplegua aurreko hiruhilekoan bezalaxe (%0,0).

Urte artean, BPG %3,2 gehitu da Araban eta Bizkaian; Gipuzkoan %3,0. Hiruhileko artean, Araban eta Gipuzkoan %0,8; Bizkaian %0,9.

Ohar metodologikoa: Eustatek Hiruhileko Kontuetara Euskal AEko Kontu Ekonomikoetako 2014ko behin betiko datuak eta 2015eko aurrerapen datuak ekarri ditu; hiruhilekoetako serieak berriz zenbatetsi behar izan dira.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hiruhileroko kontuen gaineko prentsa-ohar gehiago (HKE) Euskal AEko hiruhileroko kontuen gaineko datu-bankua (HKE)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPGk urte arteko %3,2ko hazkundea izan zuen 2016ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2016/09/23
Hurrengo eguneratzea : 
2026/03/06
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013632_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali