2016/09/29ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza kostuak %0,3 gehitu ziren 2016ko abuztuan aurreko hilaren aldean
2015eko abuztuaren aldean %0,6 gutxitu
2016ko abuztuan, Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizea %0,3 gehitu zen, aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa %0,6 gutxitu, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez da aldatu (%0,0); lehengaien kostuak, %0,5 garestitu.
Etxegintzan, lehengaien kostuetan, %0,4ko gehikuntza aurreko hilaren aldean; Obra Zibilarenean %0,5. Azpisektoreon urte artekoan zeinu negatiboa, indar ezberdin. Etxegintzaren lehengaien kostuak %0,9 jaitsi, Obra zibilarenak %2,4.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2016ko abuztua 2015ekoaren aldean) prezio hazkunderik handienak: Material elektrikoa (%2,8), Zurgintza (%2,1), Makineria (%0,2). Prezio jaitsierarik handienak azken hamabi hiletan: Energia elektrikoa eta gasa (%-10,6), Petrolio-fintzea (%-10,1), Metalurgia (%-6,6).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)