2016/09/02ko prentsa-oharra
ERAIKUNTZAKO KOSTUEN INDIZEA, 2016ko uztaila
Euskal AEko eraikuntza kostuek % 0,3 egin zuten behera 2016ko uztailean aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearekin alderatuta (erreferentzia 2015eko uztaila hartuta), eraikuntzako kostuak % 1,0 jaitsi ziren.
2016ko uztailean % 0,3 egin zuen behera Euskal AEko Eraikuntza Kostuen Indizeak aurreko hilaren aldean, eta urte arteko tasa, aldiz, hilabete berean, % 1,0 jaitsi zen, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, eskulanaren kostua ez da aldatu (% 0,0); lehengaien kostuak, aldiz, % 0,4 jaitsi dira.
Lehengaien kostuari dagokionez, Etxegintzaren eta Obra Zibilaren azpisektoreek zeinu eta magnitude bereko bilakaera izan dute uztailean aurreko hilaren aldean, eta bai Obra Zibilak bai Etxegintzak kontsumitutako lehengaien prezioak % 0,4 jaitsi dira. Urte arteko bilakaera negatiboa izan da bi azpisektore hauetan, baina aldeak nabarmenak dira. Etxegintzako lehengaien kostuak % 1,2 jaitsi dira eta Obra Zibileko lehengaienak, aldiz, % 3,4.
Sektoreak kontsumitutako lehengaien urte arteko prezioetan (2015eko uztailetik 2016ko uztailera) igoerarik handiena izan dutenak Material elektrikoak (% 2,7ko igoera), Zurgintza (% 1,4koa) eta Makinaria (% 0,5ekoa) izan dira; eta azken hamabi hilabeteotan sektorean kontsumitutako lehengaien prezioetan jaitsierarik handiena izan dutenak, aldiz, Petrolio-fintzea (% 18,3ko jaitsiera), Metalurgia (% 6,2koa) eta Kautxua eta plastikoa (% 4,3).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)