2016/09/16ko prentsa-oharra
Euskal AEko eraikuntza sektorea %3,5 gehitu zen 2016ko bigarren hiruhilekoan
%1eko gehikuntza 2016ko lehen sei hiletan.
Eustaten datuen arabera, 2016ko bigarren hiruhilekoan, lan egutegi homogeneoan eta urte artean %3,5 nominala gehitu zen Euskal AEko eraikuntza jarduera.
Eraikuntza sektorearen hobekuntza Etxegintza azpisektoreari zor izan zitzaion, urte arteko %6,2ko gehikuntza izan baitzuen; Obra zibilean %-11,2.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2016ko bigarren hiruhilekoan eraikuntzaren sektorea %1,9 gehitu zen, 2016ko lehenengoaren aldean.
2016ko bigarren hiruhileko jarduera aurrekoarekin alderatuz gero, Obra Zibilak %-2,8; Etxegintzak %+2,7.
Euskal AEko eraikuntza sektorea %1,0 gehitu zen 2016ko lehen seihilekoan 2015ekoaren aldean.
Eraikuntzako enplegua %0,2 gehitu zen 2016ko bigarren hiruhilekoan lehenengoaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); datu-bankua