Prentsa-oharra, 2016-10-28
Euskal AEko eraikuntzako kostuak % 0,4 gehitu ziren 2016ko irailean aurreko hilaren aldean
2015eko irailaren aldean eraikuntzako kostuak % 0,2 murriztu ziren
2016ko irailean, Euskal AEko Eraikuntzako Kostuen Indizea % 0,4 handitu zen, aurreko hilarekin alderatuta, eta hil horretarako urte arteko tasa % 0,2 murriztu, EUSTATen datuen arabera.
Aurreko hilaren aldean, eskulanaren kostua ez da aldatu (% 0,0); lehengaien kostuak, berriz, % 0,5 garestitu dira.
Aurreko hilarekin alderatuta, irailean Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera eta magnitude-diferentzia txiki bat izan zuten lehengaien kostuari zegokionez. Obra Zibilaren bidez kontsumitutako lehengaietan prezioaren igoera % 0,7koa izan zen eta Eraikuntzaren kasuan % 0,5ekoa. Bi azpisektore hauen urte arteko bilakaera negatiboa da, baina indar-diferentzia nabarmenekin. Eraikuntzaren lehengaien kostuak % 0,4 jaitsi ziren, eta Obra Zibilarenak % 1,1.
Sektoreak kontsumitutako lehengaietan urte artean (2016ko iraila 2015ekoaren aldean) prezio-hazkunderik handienak sektore hauetan eman dira: Material elektrikoa (% 2,5), Zurgintza (% 1,1) eta Makineria (% 0,3). Aitzitik, azken hamabi hiletan prezio-jaitsierarik handienak sektore hauetan eman dira: Energia elektrikoa eta gasa (% 9,5), Metalurgia (% 5,6) eta Kautxua eta plastikoa (% 4,2).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago (EEKI)
Euskal AEko Eraikuntzako kostuen indizeari buruzko datu-bankua (EEKI)