2016/09/08ko prentsa-oharra
Euskal AEko industria-jarduerak % 1,2 egin zuen behera 2016ko uztailean
Ekoizpen industrialaren indizeak % 1,5 egin du gora 2016ko lehenengo zazpi hilabeteetan
Eustaten datuen arabera, 2016ko uztailean % 1,2 egin du behera Euskal AEko ekoizpen industrialak, lan-egutegiko termino homogeneoetan aztertuta, 2015eko hilabete berari dagokionez. 2016ko lehenengo zazpi hilabeteetako balantzean % 1,5eko hazkundea izan da 2015eko aldi berekoarekin alderatuta.
Urtaro-eraginak zuzenduta, % 0,8 egin du behera Euskal AEko ekoizpen industrialak aurreko hilabetearen, hau da, 2016ko ekainaren, aldean.
Joera desberdinak izan ditu, ondasunen destino ekonomikoaren arabera, 2016ko uztaileko indizearen bilakaerak 2015eko uztailekoarekin alderatuta. Ekipo-ondasunek % 4,2 egin dute gora, Bitarteko ondasunek % 0,9 behera eta Energiak % 14,6. Kontsumo-ondasunek, oro har, % 1,1 egin dute behera, hain zuzen ere, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 10,5 jatsi direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 3,5 igo direlako.
Sektoreen arabera, industria-sektore handietan igoerarik handiena Garraio-materialetan (% 17,3) eta Kautxu eta plastikoen sektorean (% 1,9) izan da. Behera egin dute, aldiz, Energia elektrikoa, gasa eta lurrunak (% 16,6) eta Material eta tresneria elektrikoak (% 7,8).
Lurraldeka aztertuta, positiboa izan da uztaileko ekoizpen industrialaren indizearen urte arteko bilakaera Araban (% 7,1 egin du gora), baina behera egin du Bizkaian (% 3,8) eta Gipuzkoan (% 2,8).
Hilabete arteko aldakuntza-tasa ere positiboa izan da Araban, eta % 0,8 egin du gora 2016ko ekainarekin alderatuta, baina Bizkaian eta Gipuzkoan % 1,8 eta % 0,6 egin du behera, hurrenez hurren, aurreko hilabetearekin alderatuta.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua