2016/10/18ko prentsa-oharra
Euskal AEn jaiotzak %2,7 gutxitu 2015ean
Jaiotza-tasa, mila biztanleko 8,7
2015ean, Euskal AEn 18.851 haur jaio ziren, aurreko urtean baino %2,7 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Ama espainiarren artean %-4,5; atzerritarren artean %+5,1.
Bizkaian 9.331 jaiotza (%-4,2); Araban 3.159 (%-3,6); Gipuzkoan 6.361, lehengoan.
Jaiotza-tasa, mila biztanleko 8,7; 1976an 19,7, bada alderik. Zifrarik handiena Araban, ‰9,8; Gipuzkoan, ‰9; Bizkaian, ‰8,2.
Jaiotzen %81,4tan amak 30 urte edo gehiago
Talderik ugariena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien %37,7; 2014.aren aldean ehuneko puntu erdia pasatxo txikiagoa. Gehituz jarraitzen dute 35-39 urte bitartekoen jaiotza-kopuruak (%35,2) eta 40 urte eta gorakoenak (%8,5). Azken urteetan bezala, 25-29 urte bitartekoen haurrak (%13,3) eta 20-24koenak (%4,1) gutxituz. Ama nerabeak, %1,2; zertxobait gutxituz.
Ama berrien %19,8, atzerritarrak
Ama berrien %19,8, atzerritarrak; 3.732 haur ekarri zituzten. 680 ama, Marokokoak; 349, Errumaniakoak; 237, Kolonbiakoak; 219, Boliviakoak; 198, Nigeriakoak; 179, Aljeriakoak; 153, Paraguaikoak; 123, Nikaraguakoak; 120, Ekuadorkoak; 106 Brasilgoak.
Emakume atzerritarrak urte gutxiagorekin amatzen dira, Euskal AEn bizi diren espainiarrak baino; %40,6, 30 urterekin baino gutxiagorekin; espainiarrak, %13,2.
Amen batez besteko adina, 33,4 urte. Espainiarren artean 34,1 urte; atzerritarren artean, 30,7.
2015eko ama lehen erdituen batez besteko adina, 32,4 urte.
10 urtetan ezkontzatik kanpoko jaiotzak ia bikoiztu egin dira
2015ean ezkontzatik kanpoko jaiotzak, 7.838, guztien %41,6; 2014an baino %1,4 gehiago. Bizkaiak Euskal AEk baino ehuneko handiagoa izan zuen, %43,4; Gipuzkoak %39,4; Arabak %40,7. 2005ekoa (%23) eta oraingoa alderatuz gero, ezkontzaz kanpo jaiotakoak ia bikoiztu egin dira.
2015eko 9.917 lehen jaiotzak guztien %52,6 izan ziren; bigarrenak %37,5; hirugarren eta ondorengoak %9,9.
2015ean bizirik jaioen artean, 100 neskatoko 107 mutiko. Mutikoen batez besteko pisua, 3.312 gramo; neskatoena, 3.192.
Erditzeak 18.442 izan ziren: horietatik 17.959, bakunak; 472, bikoitzak; eta 11, hirukoitzak. 1.097 erditze (%5,9), garaiz aurrekoak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62
Euskal AEKo jaiotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko jaiotzen estatistikarii buruzko datu-bankua