2016/09/27ko prentsa-oharra

EMIGRAZIO-MUGIMENDUEN ESTATISTIKA 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 3.362 biztanle gehiago 2015ean migrazioei esker

Atzerriarekiko migrazio saldoa berriz positiboa

Eustaten datuen arabera, 2015ean etorkinak 3.362 gehiago izan ziren joaleak baino; 2.014an 3.600 izan ziren.

Gipuzkoak 1.782 pertsona irabazi (migrazio saldo handiena zifra absolutuetan); Bizkaiak 941; Arabak 639. Bilboko udalerrian, 1.090 pertsonako migrazio saldoa; Gasteizen 766; Donostian 547.

Euskal AEren eta gainerako erkidegoen arteko mugimenduak kontuan hartuz gero, 2015ean 947 da pertsona-saldoa, positiboa, 2008an hasitako joerari eutsiz. Espainiako nazionalitatea dutenez ari bagara, migrazio saldoa -440 da; atzerritarrez, +1.387.

graf0013639_01_e.png

Atzerriarekin, +2.415 pertsonako saldoa; joan zirenak etorri zirenak baino gutxiago. Aurreko urtean, -2.207. Espainiako nazionalitatea dutenez ari bagara, migrazio saldoa -1.285; atzerritarrez, +3.700.

Migrazio tasak txiki samarrak

Erkidegoz kanpoko mugikortasunari dagokionez, 2015ean Euskal AEko mila biztanletik 32 mugitu dira. Beste erkidegoetan, 5 puntu gehiago, ‰37. Araban ‰36,9; Gipuzkoan ‰31,7; Bizkaian ‰29,9.

Errioxa, Kanariar uharte, Galizia, Balear uharte eta Madrilekin Euskal AEk migrazio saldo negatiboa du; gainerakoekin positiboa.

Euskal AEra, batez ere, ondokoetatik etortzen da jendea: Gaztela eta Leon, Madril, Katalunia, Kantabria, Andaluzia, Valentzia.

Euskal AEko joale gehien erakarri duten erkidegoak ondokoak dira, eta hurrenkera honetan: Madril, Gaztela eta Leon, Katalunia, Kantabria, Andaluzia, Nafarroa. Seion artean gure erkidegotik besteetara joaten direnen %65 jasotzen dute.

Joaleen batez besteko adina, 36,4 urte; etorkinena 33,5. Bi kasuetan migrazio erdia 20-39 urte bitartekoena.

Etorkinen %51 gizonak dira, %49 emakumeak; joaleen artean, %54 eta %46.

Atzerritarrak etorkinen erdia dira, eta joaleen heren pasa

2015ean 18.709 atzerritar etorri zitzaizkigun; haietatik, 6.947 beste erkidegoetatik (nagusiki Katalunia, Madril, Andaluzia, Valentzia, Gaztela eta Leondik); 11.762 atzerritik zuzenean.

Gure erkidegotik badoazen pertsonen %42 atzerritarrak dira; eta haien arteko %59 atzerrira joango dira. Guztira, 13.622 atzerritar joan zitzaizkigun.

Euskal biztanleak etxez aldatzen direnean %70tan gure erkidegoan geratzen dira

Euskal biztanleriaren %9,9k bizileku aldaketaren bat egin zuen 2015ean; %68tan Euskal AEn bertan. 2014ko zifra berberak ia.

Euskal AEn 215.929 aldiz aldatu da ohiko bizilekua. 97.219 kasutan udalerrian bertan. Erkidego barruko mugimenduak, bai jatorria, bai helmuga Euskal AEn, 50.238.

Erkidegoaz kanpotikoak, 35.917 immigrazio. Jatorria gure erkidegotik kanpo eta helmuga Euskal AEn. Haietatik, 14.405 atzerritik.

Erkidegotik kanporako 32.555 emigrazio. Jatorria gurean eta helmuga gure erkidegotik kanpora. 11.990ren norakoa, atzerria; 2014an baino %20 gutxiago.

graf0013639_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko emigrazio-mugimenduen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko emigrazio-mugimenduen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 3.362 biztanle gehiago 2015ean migrazioei esker

Eragiketa : 
Migrazio-mugimenduen estatistika
Eragiketa kodea : 
010311
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2024
Eguneratze data : 
2016/09/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013639_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali