2016/09/22ko prentsa-oharra
Industri prezioak %0,1 jaitsi ziren 2016ko abuztuan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2016ko abuztua 2015ekoaren aldean) %3,3 jaitsi
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,1 jaitsi ziren 2016ko abuztuan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %3,3 jaitsi da.
Sektorekako azterketa zehatzak agerian uzten du 2016ko abuztuan honako hauek izan direla inflazionistenak aurreko hilaren aldean: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,7), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,4), Erauzketa industriak (%1,2) Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-1,2); Altzariak, beste manufaktura industriak, konponketa eta instalazioa (%-1,0); Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,6).
2016ko abuztuan, 2015ekoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%6,2), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%2,8), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%1,5). Jaitsierak: Energia elektrikoa, gasa , lurruna eta aire egokitua (%-10,6), Kokeriak eta petrolio fintzea (%-10,1), Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%-3,7).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abuztuan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren, aurreko hilekoen aldean. Energiaren prezioetan %-0,6; Bitarteko ondasunetan %-0,1, Bitarteko ondasunetan %+0,2, Kontsumo ondasunetan %+0,2. Azken horien barruan, ez-iraunkorren prezioak %+0,3, iraunkorrenak %0,0.
Urte artean: Energiaren prezioak %-11,7, Bitarteko ondasunenak %-2,6. Ekipo ondasunen prezioak %1,1 gehitu; Kontsumo-ondasunen prezioak guztira %0,8. Azken horien barruan, iraunkorren prezioak %-0,3; ez-iraunkorrenak %+1,2.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua