2016/09/26ko prentsa-oharra
Jaiotzak %2,1 gutxitu ziren 2016ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn
Amen %44,9k 35 urte edo gehiago; jaiotzen %42,2 ezkongabekoen seme-alabak
2016ko lehen hiruhilekoan Euskal AEn 4.526 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %2,1 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Gipuzkoan %-11; Araban %+1,7; Bizkaian %+2,7. Urtebete lehenago, Araban %-5,2, Bizkaian %-5,1; Gipuzkoan %+0,2. Araban 780 haur jaio ziren, Bizkaian 2.324, Gipuzkoan 1.422.
Jaiotzak amaren adinaren arabera banaturik, 30-34 urteko amen taldea nagusi argi eta garbi, haien artean gertatu baitziren erditzeen %36,7. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea, 35-39 urte artekoa (%35,4); 25-29ko taldeak erditzeen %13.
2015eko hiruhileko beraren aldean, 40 urte edo gehiagorekin amatu direnak 396 izatetik 428 izatera pasatu dira 2016an. Emakume hauek jaiotzen %9,5 izan zituzten; 25 urtez beherakoek, %5,4.
Ezkontzaz kanpo jaioak guztien %42,2, ehuneko 1,1 puntu gehiago 2015eko lehen hiruhilekoan baino. Bizkaia (%45,1) izan zen Euskal AEko kopuru orokorraren gainetik ibilitako lurralde bakarra; Araban %40, Gipuzkoan %38,9. Talde horren erditze-adina haurrak eduki zituzten amen multzo osoarena baino txikiagoa da, 25 urtetik beherakoak baitziren ama ezkongabeen %9,5.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2016ko lehen hiruhilekoan, erdiak baino gehiago, 2.299, lehenengo haurrak izan ziren; 1.747 (%38,6) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak, %10,6.
Amen %21,2, atzerritarrak
Euskal AEn, 2016ko lehen hiruhileko jaiotzen %21,2tan, ama atzerritarra zen. Ehuneko horren gainetik, Araba, %27,9; Bizkaian %19,6, Gipuzkoan %20. Aurreko urtearen aldean, ehuneko 1,6 puntuko hazkundea, ama atzerritarrenean.