2016/12/21eko prentsa-oharra
Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,6 gehitu ziren 2016ko azaroan
Gaualdiak %5,1 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean
2016ko azaroan, 192.628 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 6.783 gehiago, %3,6ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %5,7 gehitu dira Bizkaian, %4,4 Gipuzkoan; %5,2 jaitsi Araban.
Gaualdiak, 2016ko azaroan, 360.457, aurreko urtekoan baino 17.496, %5,1, gehiago. Gaualdiak urte artean %7,3 gehitu dira Gipuzkoan eta %5,2 Bizkaian; %1,0 jaitsi Araban.
Estatuko bidaiariak %0,9 gehitu dira iazko azaroaren aldean Euskal AEn; atzerrikoak %11,0. Araban estatukoak %4,2 gutxitu dira eta atzerritarrak %9,0. Bizkaian estatukoak %4,0 gehitu; atzerritarrak %10,2. Gipuzkoan estatukoak %0,8 gutxitu; atzerritarrak %17,1 gehitu.
Batez besteko egonaldia azaroan 1,87 egun, 2015ekoan 1,85 zelarik. Araban lehengo urteko 1,74 egunetik aurtengo 1,82ra luzatu; Bizkaian 1,88tik 1,87ra laburtu; Gipuzkoan 1,84tik 1,89ra luzatu.
Plazakako betetze-maila ehuneko 1,3 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2015eko azaroko %41,0tik aurtengo %42,3ra. Araban ehuneko 0,3 puntuz jaitsi, %35,0tik %34,7ra. Bizkaian ehuneko 1,6 puntuz gehitu, 2015eko azaroko %42,0tik aurtengo %43,6ra. Gipuzkoan ehuneko 1,5 puntuz gehitu, 2015eko azaroko %42,4tik aurtengo %43,9ra.
Gelakako betetze-maila ehuneko 3,5 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %56,6ra. Araban ehuneko 4,9 puntuz gehitu, %50,6ra; Bizkaian 3,3z, %59,7ra; Gipuzkoan 3,2z, %55,2ra.
Hotel-okupaziorik handienak azaroan Bilbon (%51,6), Donostian (%50,5), Gipuzkoako kostaldean (%41,4).
Asteko eguna aintzat, 2016ko azaroan okupaziorik handiena (%55,7) aste-bukaeretan; %37,4 lanegunetan.
Landa-ostatuetako sarrerak %0,3 gutxitu eta gaualdiak %4,0
Euskal AEko landa-ostatuetan 7.797 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo azaroan, %0,3 gutxiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %11,4ko gehikuntza; Bizkaian %5,6 jaitsi; Gipuzkoan %2,8 jaitsi. Atzerritarren sarreretan %19,3ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %7,7. Estatuko bidaiarien sarrerak %1,7 gutxitu.
Euskal AEko landa-establezimenduetan azaroan 16.559 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %4,0 gutxiago. Araban %+3,8; Gipuzkoan %-1,8; Bizkaian %-13,1.
Plazakako betetze-maila, %13,7, ehuneko 1,0 puntu gutxiago 2015eko azaroan baino. Araban ehuneko 0,3 puntu gutxiago, betetze-maila %12,9. Bizkaian betetze-maila %12,0, ehuneko 1,8 puntu gutxiago 2015eko azaroaren aldean; Gipuzkoan 0,7 puntu gutxiago, %15,0. Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2015eko azaroaren aldean: duela urtebete 2,20 egun; aurtengoan 2,12.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago
ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua