2016/12/16ko prentsa-oharra
Euskal AEko Bioteknologiako gastua I+G guztiaren %6,7 izan zen 2015ean Euskal AEn
Dedikazio osoko baliokidetzako langileak %6,1 gehiago; gastua %1,1 jaitsi da aurreko urtearen aldean
Eustaten datuen arabera, 2015ean Euskal AEko I+G barne-gastua Bioteknologiarekin erlazionatutako jardueretan 85,7 milioi, eta I+G barne gastu osoaren %6,7. Langileak, 1.891; 1.256 DOBn (Dedikazio Osoko Baliokidetzan); I+G langile guztien %6,9.
Dedikazio Osoko Baliokidetzako enpleguan %+6,1 dugu, 1256 pertsona; gastuan %-1,1 aurreko urteren aldean, pisuari eusten badio ere I+Gn bere osotasunean.
Enpresek egiten dute barne gastuaren %62
Aurreko urteetan bezalaxe, emakume ugari (%57,8) Bioteknologian lanaldi osoan ari direnen artean. Ikertzaile kopuruan, 977 dedikazio osoan, %7,4ko gehikuntza 2014koaren aldean.
Bioteknologia-ikerketan 94 erakunde aritu ziren 2015ean; haietako 88, enpresak. 94 horietatik, 75ek Bioteknologiari eman zioten I+G barne gastuaren erdia baino gehiago.
Aurreko urteetan bezala, enpresetan da I+G barne gastuaren portzentajerik handiena (%62,1) Bioteknologian; 2014an %60,5.
Gainerako sektoreek, Goi-mailako Irakaskuntzak (%31,9) eta Administrazio Publikoak (%6,0), egikaritzen dute 2015eko gainerako gastua (%37,9); portzentaje hau %39,5 izan zen 2014an.
Administrazio Publikoak Bioteknologiako I+Gren %57,2 finantzatzen du
Funtsen jatorriaren ikuspegitik, Bioteknologiarekin lotutako barne I+G jarduerak, 2015ean, Administrazio Publikoak (%57,2) eta Enpresek (%29,7) finantzatu zituzten nagusiki. Gainerakoa Atzerriko funtsek (%10,2), Goi-mailako Irakaskuntzak (%2,4) eta Irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuek (%0,5).
Bioteknologia ikerkuntzatik lortutako produktuak batez ere Giza Osasunean (%76,1) eta Elikaduran (%8,0) aplikatzen dira. Gainerako arloek %15,9 banatzen dute, antzeko portzentajeekin: Animalien osasuna eta akuikultura, Ingurumena, Industria, Nekazaritza eta Baso produkzioa.
Bioteknologiako I+G jardueretarako oztopo nagusiak kapitalerako irisbidea eta denbora/kostua erlazioa
Prozesu eta produktu bioteknologikoak garatu eta merkaturatzeko oztopo nagusiak, 2015ean: kapitala lortzea (%91,6); denbora/kostua erlazioa (%90,7).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
Euskal AEko bioteknologiako I+Gren estatistika. Prentsa-ohar gehiago