HomeGaiakBiztanleriaPrentsa Oharrak Euskal AEko biztanle...

2016/12/5eko prentsa-oharra

BIZTANLEEN UDAL ESTATISTIKA 2016KO URTARRILAREN 1EAN

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanle atzerritarren artean amerikarrak dira nagusi

Ia 150.000 atzerritar bizi dira

Eustaten datuen arabera, 2016ko urtarrilaren 1ean Euskal AEn 149.348 atzerritar bizi ziren, biztanle guztien % 6,9. Atzerriko biztanleen artean, % 36 amerikarrak dira, Espainia osoan % 23 pasatxo diren bitartean. Multzo honetan biztanle gehienak Boliviakoak, Kolonbiakoak, Nikaraguakoak eta Paraguaikoak –guztiak Hego Amerikakoak– dira. Hauek atzerritar guztien % 18,7 eta amerikarren % 52 dira.

Aitzitik, Euskal AEn bizi diren europarrak atzerritarren % 26,9 dira; Espainian % 45,5. Talde honetan errumaniarrak nabarmentzen dira, atzerritar guztien % 12 dira, eta europarren % 44,1, Espainia osoan baino ia ehuneko 10 puntu gehiago. Ondoren, errumaniarrengandik distantzia handira bada ere, portugaldarrak agertzen dira, Euskal AEn bizi diren europarren % 17ra helduz.

graf0013760_01_e.png

Euskal AEn afrikarren proportzioa (% 28) Espainian (% 22,7) baina handiagoa da; ia erdiak (% 49) marokoarrak dira. Euskal Autonomia Erkidegoan bigarren nazionalitate afrikar garrantzitsuena aljeriarra da, % 14,2ra helduz.

Euskal AEko atzerritarren artean, ondoren, txinatar eta pakistandarrak agertzen dira (% 7). Gure artean dauden ia asiar bakarrak direla azpimarratu behar da, asiar guztien % 79 baitira.

Hiru lurraldeak aintzat harturik, nazionalitateen banaketa, kontinenteen arabera, askotarikoa da. Araban afrikarrak dira nagusi; Bizkaian, berriz, amerikarrak. Bi kasuetan % 40ren gainetik.  Gipuzkoan europarren eta amerikarren proportzioak antzekoak dira, amerikarrena handixeagoa den arren.

Bizkaian boliviarrak eta kolonbiarrak herrialde amerikarretako nazionalitate duten herritarren % 39,5 dira; Gipuzkoan banaketa askotarikoagoa da. Araban nazionalitate amerikarra dutenak ez dira % 27ra iristen; horietatik laurden pasa kolonbiarrak dira.

Gipuzkoan frantses asko dagoenez, europarrak gehiago dira lurralde horretan besteetan baino.  Errumaniarren proportzio handiena Bizkaian ematen da (europarren % 57 baino gehiago); Araban eta Gipuzkoan nabarmen txikiagoa da, % 29,5 eta % 33,9, hurrenez hurren.

Gipuzkoak du afrikarren proportzio txikiena hiru lurraldeen artean; horietako % 58 marokoarrak dira. Araban eta Bizkaian ere marokoarrak gehiengo dira afrikarren artean, % 47 eta % 44,3 hurrenez hurren, baina Gipuzkoan baino gutxiago. Bizkaian eta Gipuzkoan hurrengo nazionalitate garrantzitsuenak aljeriarrak eta senegaldarrak dira; Araban, berriz, hirugarren nazionalitate garrantzitsuena nigeriarra da.

Txinatarrak asiarren % 59,9 dira Bizkaian; pakistandarrak, berriz, % 19. Gipuzkoan eta Araban pakistandarrak dira gehiengoa, batez ere, Araban. Bertan bizi diren asiarren % 60,3 dira.

2016ko urtarrilaren 1ean, atzerrian jaio eta Euskal AEn bizi ziren biztanleen kopurua 190.354ra heltzen zen, biztanle guztien % 8,8; Espainian, berriz, % 13,1ekoa zen. Puntu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoa Extremaduraren, Asturiasen, Gaztela eta Leonen eta Galiziaren pare dago. Autonomia-erkidego horietan atzerrian jaiotako herritarrak, gehienez, % 8ra heltzen ziren.

57 udalerrik Euskal AE osoarena baino atzerrian jaiotako pertsonen portzentaje handiagoa dute: 19 Arabakoak dira, eta haietatik 17 udalerri % 10en gainetik daude, gehienak Arabako Errioxakoak. Hauexek dira ehuneko handiena duten lau udalerriak: Nabaridas (% 28ren gainetik), Berriatua (% 14,6), Ordizia (% 14,2) eta Markina-Xemein (% 13,2).

Aitzitik, beste bost udalerritan ia ez da atzerritarrik bizi (% 2 baino gutxiago). Lau Gipuzkoan daude (Orexa, Elduain, Aduna eta Gaztelu), Tolosaldean, eta bat Araban (Harana/Valle de Arana). Biztanle gutxiko herriak dira. Adunak –horien guztien artean handienak– 465 biztanle baino ez ditu.

Hiriburuek Euskal AEko gainerako herriek baino atzerritar portzentaje handiagoak dauzkate: Gasteizek handiena dauka, % 11,8; Bilbok, berriz, % 10,4 eta Donostiak % 9,8, biztanle guztiak kontuan hartuta.

graf0013760_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo biztanleen udal estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo biztanleen udal estatistika. Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanle atzerritarren artean amerikarrak dira nagusi

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Biztanleriaren egitura
Eragiketa kodea : 
010154
Periodikotasuna : 
Sei hilekoa
Denbora arloa : 
01/01/2025
Eguneratze data : 
2016/12/05
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013760_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali