2016/11/25eko prentsa-oharra

PERTSONEN ETA FAMILIEN ERRENTAREN ESTATISTIKA. 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleen batez besteko errenta 60 eurotan gehitu da 2013 eta 2014 artean

18 urte eta gehiagoko biztanleen %86,5ek (ia 1.570.000 pertsonak) jasotzen du errentaren bat

Eustatek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin egindako Errenta Pertsonal eta Familiarraren Estatistika datuen arabera, 2014an, Euskal AEko 18 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko errenta pertsonala 19.379 euro izan ziren, 2013an baino %0,3, 60 euro, gehiago.

Euskal AEko egoiliarren 2014ko guztizko errenta pertsonalaren %61,0 lanetik dator; 11.821 euro batez beste. Gainerakoa: %26,0 gizarte-transferentzia edo prestazioetatik, batez beste 5.042 euro; %4,6 jarduera ekonomikoetatik, batez beste 881 euro; %8,4 kapital-errentetatik, higigarritik zein higiezinetik, batez beste 1.635 euro.

2013koen aldean, jarduera ekonomikoen errentak ehuneko 0,4 puntuz gehitu dira; transferentzienak 0,2; kapital-errentak 0,4 gutxiago eta lan-errentak 0,3 gutxiago.

Ia 1.570.000 dira nolabaiteko errenta jasotzen duten 18 urteko eta gehiagoko biztanleak, %86,5. %13,5ek ez du inolako sarrerarik izan 2014an. Pertsonen %59,7ren errenta Euskal AEko batez bestekoaren azpitik da, errentarik gabekoak barne; %12,3k batez bestekoa halako bi jasotzen du, 38.750 euro pasatxo.

graf0013732_01_e.png

Emakumeen batez besteko errenta, 10.000 euro gutxiago gizonena baino

Errenta ez dago berdin banatuta gizon eta emakumeen artean. Euskal AEko gizonezkoek batez besteko 24.417 euroko guztizko errenta dute eta emakumezkoek 14.711; gizonezkoek 9.706 euro gehiago.

Gizonezkoen eta emakumezkoen errenta pertsonalen arteko alde nabarmenenak 65 eta 69 urte artean; gizonena, batez beste, 17.009 euro gehiago.

18 urteko eta gehiagoko errenta pertsonalik altuena 55 eta 59 urte bitartean lortzen da, batez beste 26.003 euro. Emakumeen batez besteko errentarik handiena 50 eta 54 urte artean (batez besteko 19.434 euro) lortzen da; gizonena 55 eta 59 urte artean eta nabarmen handiagoa (33.116 euro).

Gipuzkoak du errenta pertsonalik altuena, 19.880 euro; Arabak, 19.346; Bizkaiak, 19.082. 2013koaren aldean, Gipuzkoan %0,7 gehitu da; Bizkaian %0,2; Araban %0,1 jaitsi.

Hiru lurralde historikoen hiriburuetako batez besteko errenta pertsonalak Euskal AEko batez bestekoaren gainetik daude. Lehenen Donostia dugu, 22.583 euro; Bilbon 19.761; Gasteizen 19.558.

Familien batez besteko errenta 40.097 euro 2014an

Familien batez besteko errenta, 40.179 euro 2014an; familien erdiek 32.396tik beherakoa. Familia-errenta berau osatzen duten adin nagusikoen errentak batuz lortzen da. Gipuzkoak, pertsonen kasuan bezalaxe, familia-errenta altuena, 40.808 euro; Bizkaiak 40.136; Arabak 38.447. Euskal AEko familien batez besteko diru-sarrerak batez besteko errenta pertsonala 2,1 aldiz dira.

Euskal AEko familien batez besteko errenta %0,4 jaitsi da 2013tik 2014ra. Bizkaian %-0,6; Araban %-0,4; Gipuzkoan %-0,1 baino gutxiago.

Familien %61,9k Euskal AEko batez bestekoaren azpiko errentaren bat dute, edo errentarik ez. Familien %2,6k ez du inongo errentarik jaso 2014an. %9k, 78.700 familia pasak, batez bestekoa halako bi pasa jasotzen dute, 80.194 euro.

“Genero-arraila” bada familiaren diru-sarreretan. Jasotzaile nagusia gizona bada familien batez bestekoa 44.315 euro, eta erdibideko eta goiko geruzetan ibiltzen dira gehien bat; emakumea bada, 33.431 eta errenta-geruza baxuenetan.

graf0013732_02_e.png

Donostiak familia-errentarik handiena hiriburuetan

Donostiak familia-errentarik handiena, 46.358 euro; Bilbok 40.759, Gasteizek 38.432.

Eskualde mailan badira aldeak Euskal AE osatzen duten 20en artean. 8 Erkidegoko batez bestekoaren gainetik, Gorbeia inguruak, Araban (48.270 euro); Plentzia-Mungia, Bizkaian (47.341), Goierri Gipuzkoan (42.111) nabarmen. Gainerako 12 eskualdeen familia-errentak batez bestekoaren azpitik daude; nabarmentzen dira: Enkarterriak, Bizkaian (34.262); Bidasoa beherea, Gipuzkoan (37.051); Errioxa, Araban (31.213) Euskal AEko baxuena.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Pertsonen eta familien errentaren estatistikari buruzko prentsa ohar gehiago Euskal AEko Pertsonen eta familien errentaren estatistikari buruzko datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleen batez besteko errenta 60 eurotan gehitu da 2013 eta 2014 artean

Eragiketa : 
Pertsonen eta familien errentaren estatistika
Eragiketa kodea : 
173402
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2016/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013732_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Foru Aldundiak

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali