2016/12/14ko prentsa-oharra
Euskal AEko Eraikuntza jarduera %0,5 gehitu zen 2016ko hirugarren hiruhilekoan
Urteko lehen hiru hiruhilekoetan, %0,7ko hazkunde metatua
EUSTATen datuen arabera, Euskal AEko eraikuntza jarduerak %0,5eko urte arteko hazkunde nominala izan zuen 2016ko hirugarren hiruhilekoan, lan egutegiko baldintza homogeneoetan.
Eraikuntzaren hobekuntza Etxegintzari zor izan zitzaion, urte arteko %1,9ko gehikuntza; Obra zibilean %-8,6.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2016ko hirugarren hiruhilekoan eraikuntza %1,0 murriztu zen, aurreko hiruhilekoaren aldean. Etxegintzan %-0,5; Obra Zibilean %-4,3.
Euskal AEko eraikuntza sektorea %0,7 gehitu zen 2016ko lehen bederatzi hiletan 2015eko aldi beraren aldean. Etxegintzan %2,6, Obra Zibilean %-10,9.
Eraikuntzan enplegua %0,1 jaitsi zen 2016ko hirugarren hiruhilekoan bigarrenaren aldean.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); prentsa ohar gehiago
Euskal AEko Eraikuntzaren koiunturako indizea (EKI); datu-bankua