2016/10/31 prentsa-oharra

FINANTZAZ BESTEKO ENPRESEN ONDARE-KONTUAK 2014. urtea

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko finantzaz bestelako enpresen zorpetzea zortzi puntu jaitsi da azken bost urteotan

Finantza-errentagarritasuna hazi da, eta enpresa txiki eta ertainak eta finantzaz bestelako zerbitzuak nabarmendu dira

Besteren funtsen eta baliabide guztien arteko erlazioa agerian uzten duen ratioa da zorpetze totala. 2014an % 50,3koa izan zen Euskal AEko finantzaz bestelako enpresen multzoan, betiere EUSTATek prestatutako datuen arabera. 2009koari dagokionez 8 puntu jaitsi zen. Ratio horrek azaltzen duenez, aktiboen erdiak baino zertxobait gehiagok besteren baliabideekin finantzatuta daude.

Nabarmena da enpresa handien estratuan (249 pertsona enplegatu baino gehiago) 2014an izandako beherakada –2,9 puntu ehunekoan–; % 45,9ko zorpetze-ratioa lortu zen. Mikroenpresek (10 pertsona enplegatu baino gutxiago) eta enpresa txikiek (10 eta 49 pertsona enplegatu artean) 0,5 eta 0,8 puntuko beherakada dute ehunekoan, hurrenez hurren, eta horien zorpetze-ratioa % 48,9koa eta % 52,5ekoa da. Enpresa ertainen estratua (50 eta 249 pertsona enplegatu artean) da zorpetze-ratioa handitu duen bakarra, betiere 2013koarekin alderatuta. Ratio hori % 56,3koa da, aurreko urtekoa baino 1,1 puntu handiagoa.

graf0013702_01_e.png

Sektore handien arabera, Eraikuntzak % 61,3ko zorpetze-ratioa du, Industriak % 49,3koa eta Merkatuko zerbitzuek % 48,8koa. Analisi zehatzagoa eginda, beste sektore hauek nabarmentzen dira: Bestelako zerbitzu pertsonalak(1) eta Ostalaritza. Horien zorpetze-artioa % 77,3koa eta % 73,2koa da, hurrenez hurren. Aurkako aldean dago Ur-hornikuntza, saneamendu-jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa sektorea, % 32,8ko ratioarekin.

Finantza-errentagarritasunak ematen digun informazioari esker, jakingo dugu enpresak bere jardueraren bidez eta ondare garbian oinarrituta lortzen duen batez besteko errentagarritasuna. 2014an % 3,8koa da, aurreko urtean baino bost hamarren handiagoa. Enpresa txikiek eta ertainek lortzen dute daturik onena (% 5,4 eta % 6,6, hurrenez hurren). Enpresa handiek lortzen dute daturik txarrena (% 2,2). Sektore handien arabera, Eraikuntzak % 1,8ko errentagarritasun negatiboko ratio izan da 2014an. Merkatuko zerbitzuek lortu zuten emaitzarik onena % 4,5eko ratioarekin, Industriak, berriz, % 4,1eko ratioa lortu zuen.

Errentagarritasun ekonomikoaren ratioa 2014an % 3,0koa izan zen. Ratio horrek enpresek haien aktibo guztietan oinarrituta lortzen duten batez besteko errendimendua adierazten du. Ratio horren bilakaera positiboa izan da enpresen multzoarentzat; izatez, % 2,8koa zen 2013an eta % 3,0koa da 2014an. Enplegu-mailen arabera, enpresa ertainek dute errentagarritasun-ratiorik handiena % 4,0koa. Aitzitik, mikroenpresek eta enpresa handiek izan dituzte errentagarritasun ekonomikoko ratiorik txikienak, bi estratuetan % 2,4rekin. Alde positiboan Telekomunikazioen sektorearen errentagarritasuna nabarmentzen da, % 6,5eko ratioarekin, eta alde negatiboan Bestelako zerbitzu pertsonalen sektorea nabarmentzen da -% 1,1eko ratioarekin.

graf0013702_02_e.png

Palanka-efektu finantzarioak aztertzen du enpresaren finantza-egiturak haren finantza-errentagarritasunean duen eragina. Alderdi hori positiboa da enplegu-estratu guztietan eta jarduera-sektore nagusietan, Eraikuntzan izan ezik.

graf0013702_03_e.png

Euskal AEko finantzaz bestelako enpresen multzorako zenbatetsitako ondarea % 0,1 hazi da 2014an, aurreko urtearekin alderatuta. 197.780 milioi eurotara iritsi da. 250 enplegatu baino gehiagoko enpresa handiak izan ziren kapitalean intentsiboenak 2014an, okupazioaren % 12,5ek metatzen baitzuen urte hartan ekonomiaren aktibo osoaren % 21,1. Mikroenpresek enpresa-ondarearen % 39,8 hartzen zuten langile landunaren % 43,0rekin. 10 eta 249 langile arteko gainerako enpresek aktiboen % 39,1 hartzen zuten eta langile landunen % 44,5 ziren.

Sektoreen araberako banaketa eginez gero, agerian geratzen da Industriak Euskal AEn duen garrantzia. Egiazta daiteke aktiboen % 39,9 industriaren sektoreari dagozkiola, eta enpleguaren % 26,8 hartzen duela. Haatik, Merkatuko zerbitzuen sektoreak du ondarearen ehunekorik handiena, % 49,1, enpleguaren % 64,8rekin. Azkenik, eraikuntzak aktiboaren % 11,0 biltzen du, enpleguaren % 8,4rekin.

Aktibo korrontearen eta pasibo korrontearen aldea, maniobra-funtsa, positiboa da eta 22.384 milioi eurotan zenbatu da (aktibo osoaren % 11,3), eta 2013koa baino % 4,5 handiagoa da. Horrek esanahi du behar beste baliabide sortzen dela zorrei epe laburrean erantzuteko (epe laburrera eska daitekeena), aurreko urtean baino hein handiagoan. Enpresa-sektoreen araberako balantze-egitura desberdinen ondorioz, Eraikuntzaren sektoreko enpresen maniobra-funtsa enpresa horien aktiboaren % 30,3 da eta Industria sektorearen kasuan % 8,3 da eta Merkatuko zerbitzuen sektorearen kasuan % 9,5.

Oharra: (1) Sektore horrek hainbat motatako zerbitzuak barnean hartzen ditu hala nola garbitegiak, ile-apaindegiak edo ehorztetxeak

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuaren datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko finantzaz bestelako enpresen zorpetzea zortzi puntu jaitsi da azken bost urteotan

Eragiketa : 
Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak
Eragiketa kodea : 
170114
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2016/10/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013702_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali