Prentsa-oharra, 2016-12-29
GIZARTE BABESAREN KONTUA (a). 2015
Euskal AEko gizarte-babesaren gastua 16.938,7 milioi eurora iritsi zen 2015ean, aurreko urtean baino % 1,0 gehiago
Biztanleko gastua 7.797 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 1,1 gehiago
Euskal AEn gizarte-babesaren gastua guztira 16.938,7 milioi eurokoa izan zen 2015ean, aurreko urtean baino %1,0 gehiago, Gizarte Babesaren Estatistika Integratuen Europar Sistemako (SEEPROS) metodologia jarraituz Eustatek landutako datuen arabera. BPGri dagokionez, gizarte-babesaren gastua BPGren % 24,5 izan zen 2015ean, hau da, 2014an baino puntu erdi gutxiago, baina 2010ean baino ia 9 hamarren gehiago eta 2008an baino ehuneko lau puntu gehiago.
Biztanleko gastuari dagokionez, gizarte-babesaren gastua 7.797 eurokoa izan zen biztanleko 2015ean, aurreko urtean baino % 1,1 gehiago eta bost urte aurretik baino % 6,0 gehiago.
Euskal Autonomia Erkidegoko gastuaren analisi xehatuan, administrazio-gastuak kenduta, gizarte-prestazioen balioa 16.644,2 milioi eurokoa izan zen 2015ean, eta 2014koarekiko % 1,1 egin zuen gora, beraz.
Prestazio guztiak kontuan hartuta, Zahartzaroa funtzioak bere baitan hartzen ditu pentsioak eta prestazio asistentzialak (ostatua eta etxeko arreta), eta pisu handiena izaten jarraitzen du, 2015ean 7.150,4 milioira iritsi zen eta, gainera, gora gehien egin zuena da, % 4,2, alegia. Garrantzian bigarrena Gaixotasuna/Osasun-laguntza da, 2015ean 4.268,0 milioi euroko gastua izan zuen eta 2014koarekiko % 2,0ko hazkundea.
Langabezia funtzioaren gastuan sartzen dira langabezia-prestazioak, enpleguaren sustapena eta enplegurako prestakuntza, 2015ean gastuaren % 7,4 izan zen eta 2014koarekiko behera egin duen gastu bakarra da, % 19,6, alegia; 2014an ere behera egin zuen gastu honek, % 18,3 zehazki. 2014ko datuen analisiak adierazten du, behin betiko datuak dituen azkeneko urtea izanik, dirutan emandako langabeziako prestazioek % 18,8 egin zutela behera 2013koekin alderatuta, eta jenerotan emandakoek ere (batez ere, langabetuen prestakuntza) % 9,9 egin zuten behera. Aldaketa horiek bat datoz langabezia-prestazioen onuradunen beherakadarekin, -% 17,5 2015ean eta -% 11,8 2014an.
Gastuaren banaketa, funtzioen araberakoa, aurreko urteetakoaren antzekoa da. Gasturik handiena Zahartzaroa eta Gaixotasuna/Osasun-laguntza funtzioek erakartzen dute: prestazioen gastuaren % 41,7 eta % 25,4, hurrenez hurren. Gasturik txikiena eragiten duten funtzioak dira Gizarte-bazterkeria, nahiz eta azken urteotan apur bat gora egin duen eta 2010eko prestazioen gastuaren % 2,6 izatetik 2014koaren % 3,0 izatera pasatu den, eta Familia/seme-alabak, 2014an gizarte-prestazioetako gastuaren % 2,9 izan zena.
Gizarte-babesean gastua egiten duten erakunde-unitateei dagokienez, Gizarte Segurantzako Sistemak eta Estatuko Administrazioak egindako gastua gastu osoaren % 61,3 izan zen 2014an, eta % 0,5 egin zuen gora 2013koarekin alderatuta.
Euskal Administrazioek egindako gastua % 31,3koa izan zen, eta 5.243,1 milioi eurora iritsi zen 2014an, 2013an baino % 1,9 gehiago. Euskal Administrazioak taldearen barruan gizarte-zerbitzuen sistema publikoa dago eta osatzen dute Eusko Jaurlaritzak (Lanbide barne dela), foru-aldundiek eta tokiko administrazioek. Horien gastuak % 3,6 egin zuen gora, eta 2013an 1.814,4 milioikoa izatetik 2014an 1.878,6 milioikoa izatera pasatu zen. Bestalde, Euskal Administrazioaren gastuaren barruan dagoen osasun-sistema publikoaren gastuak % 0,9 egin zuen gora, eta 2013an 3.332,9 milioikoa izan zen eta 2014an 3.364,5 milioikoa.
Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-babesaren gastua biztanleko, EAPn neurtuta, 27-EBkoa baino % 5 handiagoa da eta Espainiakoa baino % 36 handiagoa.
Europarekin, Eurostatek argitaratutako azken datuekin, 2014koekin, alderatuz gero, Euskal AEn biztanleko gizarte-babeseko gastua, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean (EAP) neurtuta, 8.341ekoa izan zen, 27-EBkoaren gainetik (7.937) eta Espainiakoaren gainetik (6.121); 2008tik mantendu da egoera hori.
rmazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko gizarte-babesaren kontuari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko gizarte-babesaren kontuari buruzko datu-bankua
Gizarte babesaren kontuaren ohar metodologikoa