2016/11/28ko prentsa-oharra
Jaiotzak %4,8 gutxitu ziren Euskal AEn 2016ko bigarren hiruhilekoan
Ezkongabeko amen haurrak, %42
2016ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 4.484 haur jaio ziren, iazko aldi berean baino %4,8 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Jaitsiera hiru lurraldeetan: Araban %-7,2; Gipuzkoan %-10,1; Bizkaian %-0,3. Araban 723 haur jaio ziren, Bizkaian 2.297, Gipuzkoan 1.464.
2016ko apiril, maiatz eta ekainean ezkontzaz kanpo jaioak, guztien %42 (%40,9, 2015eko hiruhileko berean). Bizkaia (%43,4) Euskal AEko balioaren gaineko lurralde bakarra; Gipuzkoan %41,2, Araban %39,6.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2016ko bigarren hiruhilekoan, erdia, 2.243, lehenengo haurrak; 1.795 (%40) aurretik beste bat bazen familietara etorri ziren; hirugarren eta ondorengoak %9,9.
10 jaiotzatatik 8tan amak 30 urte edo gehiago
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatzen baditugu, 30-34 urteko amen taldea nagusi oraindik ere, erditzeen %37. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea, 35-39 urte artekoa (%34). 25-29 urte artekoen haurrak, %14,1. Muturreko adinak dituzten taldeetan, 25 urtez beherakoenak %5,5; 40 urtez gorakoenak, %9,4. Ama ezkongabeen adina multzoarenaren azpitik dago: ezkongabeen %9,6 25 urtetik beherakoak; 25-29 urte artekoak %17.
Amen %20,5, atzerritarrak
Euskal AEn 2016ko udaberriko jaiotzen %20,5etan, ama atzerritarra zen. Ehuneko horren gainetik, Araba, %26,7; Gipuzkoan %20,6; Bizkaian %18,5.